Karl Maria von Weber
Karl Maria von Weber (Eutin in Oldenburg, Alemania, 1786 - Londres, Ingalaterra, 1826) musikagilea, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea izan zen. Weberrek Alemaniako operaren oinarriak ezarri zituen; libreto gehienak alemanez idatzita zeuden, eta askotan alemaniar historian oinarritu zen operak idazteko. Bestalde, opera erromantikoaren sortzailetzat hartzen da.
Bizitza [aldatu]
M. Haydnekin egin zituen ikasketak Salzburgon. Hamahiru urterekin lehen opera idatzi zuen, eta hamazazpi zituela Breslauko antzokiko musika-zuzendari izendatu zuten. 1803. urtean Vienan G. J. Voglerren ikasle izan zen. Hiri askotan lan egin zuen kapera maisu gisa: Breslau, Karlsruhe, Mannheim, Darmstadt, Munich eta Pragan.
1813-1816. urteetan Pragako opera zuzendaria izan zen. 1817-1821. urteetan, Der Freischütz (Isileko ehiztaria) idatzi eta aurkeztu ondoren, garai hartako musikagile ezagunena izan zen.
Beste lan aipagarri batzuk ditu: Abu Hassan (1810-1811), Euryanthe (1822-1823), Die Drie Pintos (1820. urtean hasia), Oberon (1825-1826); Turandot (1809) eta Preciosa (1820); Eskoziarrak (1802), Valsean egiteko gonbitea (1819).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.