Karnaba

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Karnaba
Status iucn3.1 LC eu.svg

Iraute egoera: Arrisku Txikia
Karnaba
Karnaba


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Familia: Fringillidae
Generoa: Carduelis
Espeziea: C. carduelis
Izen binomiala
'Carduelis carduelis'
Linnaeus, 1758
Carduelis carduelis map.png

Karnaba (Carduelis carduelis) fringillidae familiako hegazti paseriformea da, Europa, iparraldeko Afrika eta Asiako basoetan bizi dena[1].

Eduki-taula

Ezaugarriak [aldatu]

Linnaeusek deskribatu zuen lehenengo aldiz 1758. urtean. Bere kontserbazio egoera ez da kezkagarria. Karnabak 12 eta 13,5 cm artean neurtzen du eta 14 eta 19 gramo artean pisatzen du. Itxian hazten bada, 8 eta 10 urte artean bizi daiteke. Bere kantua oso alaia da.

Identifikatzeko datuak:

  • 3 koloretako burua du, eta bere buruak maskara gorri bat darama.
  • Bere hegoak kolore beltza eta horia dute.
  • Helduen lumatza: Burua. Oso bereizgarria da. Hiru koloretako itxura du, aurpegiak maskara gorriak, beltzak eta zuriak izan ditzake.
  • Gazteen lumatza: Hegoak helduen berdinak dira.
  • Mokoa: Jaten duen janariari egokitua. Konikoa, lerdena, zorrotza, zurbil kolorekoa …
  • Gorputza. Aurrekoa zuria da eta atzekoa okre kolorekoa.
  • Hegoa.Oso bereizgarria du, hegan egitean nahiz hegoa adar batean jarrita egon.
  • Buztana. Beltza eta eskotatua da.

Emigratze zikloak:

  • Helduek osoa egiten dute, udan, uztailean.
  • Gazteek erdia egiten dute,udan,abuztuan.

Bizilekua [aldatu]

Baso ertzetan, sasitzetan, larretan, prest zeuden lurretan, parketan, lorategietan, baratzetan eta orokorrean belarra duen edozein areatan, batez ere, han karduen (espezie elikagai gogokoena) ugaritasuna badago. Zuhaitzen presentzia minimoa bada. Erraz hazten da herri eta hirietan. Neguan ere zuhaitzik ez duten larreetan dago.

Banaketa [aldatu]

Espainian asko daude[erreferentzia behar], batez ere Mediterraneo inguruan. 800.000 eta 2.900.000 artean daude.

Elikadura [aldatu]

Karnaba hazijalea da, hau da, ekilorez, kardu-haziz eta gariz elikatzen da gehien bat.

Ugalketa [aldatu]

Normalean urtean bi alditan ugaltzen da. 5 edo 6 arrautza ugalduko ditu, 12-13 egunetan inkubatuko dituenak.

Kumeak [aldatu]

Kumeak habiakoak dira, hau da, arrautzetatik ateratzen dira guztiz eginda egon gabe. Hauek aita-amengandik doaz jaio direnetik 15 egun pasatzen direnean.

Habia [aldatu]

Habiaren gehiena emeak egiten du eta katilu itxura du. Adarren haitzurkuluetan[erreferentzia behar] jartzen da.

Taxonomia [aldatu]

Karnabaren azpiespezieak bi multzotan banatzen dira:

Carduelis carduelis carduelis multzoa.
  • Carduelis carduelis balcanica
  • Carduelis carduelis brevirostris
  • Carduelis carduelis britannica
  • Carduelis carduelis carduelis
  • Carduelis carduelis loudoni
  • Carduelis carduelis major
  • Carduelis carduelis niediecki
  • Carduelis carduelis parva
  • Carduelis carduelis tschusii
Carduelis carduelis caniceps multzoa.
  • Carduelis carduelis caniceps
  • Carduelis carduelis paropanisi
  • Carduelis carduelis subulata

Linnaeusek hegaztiari Fringilla carduelis izen binomiala eman zion.

Erreferentziak [aldatu]

  1. BirdLife International (2004). Carduelis carduelis. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Karnaba
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Karnaba


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.