Txikoria-belar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txikoria-belarra
Lorea
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Asterales
Familia: Asteraceae
Generoa: Taraxacum
Espeziea: Taraxacum officinale
L.

Txikoria-belarra, sorgin-belarra edo mando-belarra[1] (Taraxacum officinale) Asteraceae familiako landare belarkara da. Martxotik urrira loratzen da. Askotan belar txartzat hartzen bada ere, landare honen hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke.[2] Dituen bertute medizinalak aspaldidanik ezagutzen dira. Erleek asko atsegin dute nektar ugari ematen duelako.

Txori-belarrekin entsalada

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare bizikorra da, 5 eta 40 cm artekoa. Oinaldean hostoen erroseta du. Hostoak luzangak dira eta ia osoak izatetik oso zatikatuta izan daitezke, ertza arotzaren zerra baten modukoa dutela. Loreak horiak dira eta kapitulu bakartietan hazten dira. Lore guztiak liguladunak dira. Forma desberdin ugaritan agertzen den arren, garai edo baxu, hosto estu edo dentso eta fruitu zuri, gorri edo grisekin, ezinezkoa da beste batekin nahastea.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belardiak, basoak eta leku belartsuak.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eurasiar jatorrikoa bada ere, gaur egun Ipar Amerika, Hegoafrika, Hego Amerika, Zelanda Berria, Australia eta Indian bertakoturik dago eta leku askotan inbaditzailetzat jotzen da [3]

Barietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nola erran
  2. Le régal végétal: Plantes sauvages comestibles, de François Couplan. Edicions Ellebore, 2009. ISBN 978-2-86985-184-9 (Frantsesez)
  3. Unesco.org: Kontuz espezie inbaditzaileekin

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txikoria-belar Aldatu lotura Wikidatan