Eskinoso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Eskinoso
Status iucn3.1 LC eu.svg

Iraute egoera: Arrisku Txikia
Eskinosoa (Garrulus glandarius)
Eskinosoa (Garrulus glandarius)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Familia: Corvidae
Generoa: Garrulus
Espeziea: G. glandarius
Izen binomiala
'Garrulus glandarius'
Linnaeus, 1758

Eskinosoa (Garrulus glandarius) Corvidae familiako eta Passeriformes ordenako hegaztia da, Paleartikoan oso hedatua dagoena. Tamaina ertaineko hegaztia da, oso deigarria. Basoetan eta inguruetan ikusi ohi da, eta azkar hegan egiten du ezkutaleku bila. Ia Euskal Herri osoan aurki daiteke, hegoaldeko muturrean salbu.

Eduki-taula

[aldatu] Deskribapena

Tamaina ertaineko hegaztia da: 32-34 cmko luzera, 53-58 cmko hego luzera eta 183-206 gramoko pisua [1]. Itxura potoloa du, hego borobilduak eta nahiko buztan luzea. Korbidoen artean kolore deigarrienak dituen hegaztia da. Kolore arre edo arre-arrosa izan ohi du eta hegoak beltzak dira. Hegaz doanean orban txuri deigarriak ikus daitezke hegoen azpialdean. Luma tertziarioak, gainera, urdin deigarriak izan ohi dira. Buztana beltza da, ipurtxuntxurra zuria eta bibotera beltz luze bereizgarria izan ohi du, mokotik atzera hedatzen dena. Haserretzen denean kopeta eta buru-kaskoko luma zuri eta beltzak harrotzen zaizkio. Gazteen lumadia argixeagoa da.

Hots ohikoenak: skraak karraka burrunbatsua eta miau oihua, Zapelatz arruntarena bezalatsukoa [2]. Beste hegazti eta animalia batzuen kantu eta oihuak imitatzeko gauza da [1]

[aldatu] Banaketa

Eskinosoaren banaketa baso inguruneekin estuki loturik dago. Palearktikoan banaketa zabala du, Afrikako ipar-mendebaldetik Japoniaraino. Europa osoan umatzen da, Islandia eta Eskoziako iparraldean izan ezik [3].

Euskal Herri osoan bizi da, Nafarroako Erriberan eta Arabako Errioxan izan ezik. Baso hostozabalak, hariztiak batez ere, oso gogokoak ditu baino koniferoetan ere laketzen da. [4].

[aldatu] Habitata

Esan bezala, eskinosoa basoetako hegaztia da. Ez dauka baso jakin baterako preferentzia orokorrik, baina hedadura handiko basoak nahiago ditu txiki eta sakabanatuak baino. Hainbat ikerketak adierazi dutenez, ugal-garaian koniferoen basoak nahiago dituzte. Neguan, aldiz, pagadiak nahiago dituzte.

[aldatu] Habiagintza

Ez dituzte oso habia landuak egiten. Nahiko altuera apalean egiten dituzte, zuhaitz eta zuhaixken zurtoinetatik gertu. Oina adar eta zurtoinez osaturik egon ohi da, zementatzeko lur apur batekin bilduak. Habiaren barrualdea, berriz, belar lehor, ile eta sustraiez estaltzen dute.

[aldatu] Ugalketa

Ugalketa-garaia apiriletik ekainera bitartean izaten da. Urtean errunaldi bakarra izaten dute eta orbandun kolore berdeko 3-7 arrautza erruten dituzte (ohikoena 5 arrautza errutea izaten da). Inkubazio-aldia 16-19 egunekoa izaten da.

[aldatu] Ontogenia

Txitak hiru astez egoten dira habian, baina beste 6-8 astez gurasoen menpe bizitzen dira, habiatik kanpo izan arren. Ikerlariek 18 urtez bizi daitezkeela estimatzen dute, baina eraztuna jarri ondoren berreskuraturiko eskinoso baten adin maximoa 16 urte eta 8 hilabetekoa izan da.

[aldatu] Bizimodua

Mokoan ezkur bat duen eskinosoa

Korbidoen arteko hegaztirik bakartiena da. Urte osoan zehar bikotekidearekin mugitu ohi da, neguaren bukaera eta udan salbu. Neguaren amaieran, ugalketa garaia hasi aurretik, eskinoso talde handiak biltzen dira. Udan berriz, familia-taldeak izaten dira.

Euskal Herrian eta Europako hegoaldean espezie sedentarioa den arren, Europa iparraldean bizi direnek hegoalderantz migratzen dute negu oso hotzak edota ezkur gutxiko udazkenak gertatzen direnean. Migrazio honetan talde batzuk Pirinioak igaro ditzakete.

[aldatu] Elikadura

Gainerako korbidoak bezala, hegazti omniboroa da eskinosoa. Urtean zehar aurki daitezkeen elikagai ezberdinen arabera, bere dieta asko aldatzen da urtarotik urtarora. Udaberrian intsektu eta ornodun txikiez elikatzen da batik bat, eta noizbehinka beste hegazti batzuen arrautzak jaten ditu. Udaberria eta uda igaro ahala, gero eta zereal eta fruitu mamitsu gehiago jaten du. Udazken eta neguko dieta ia guztiz landare jatorrikoa izaten da. Urtaro hauetan fruitu eta hazi-mota ugariz elikatzen da, baina ezkurrak dira bere janari gustukoenak [1].

[aldatu] Ohiturak

Eskinosoak udazkenean jatekoa gordetzeko ohitura du. Biltegietan hurrak, gaztainak, gereziak, ogia eta, batez ere, ezkurrak gordetzen ditu. Udazken bakar batean eskinoso batek 4.500-5.000 ezkur ezkutatzen ahal ditu. Biltegiak 3-5 cm lurpean egoten dira, orbel edo lurrez estaliak. Gordetako ezkur batzuk neguan edo udaberrian jango badituzte ere, beste asko ernatu egingo dira. Era honetan eskinosoak hariztiak hedatzen laguntzen du[1].

Zenbait txingurritegitan pozik etzaten da, bertan hegalak zabaldu eta lumak harrotzen ditu txingurriak luma-tartera sar daitezen. Txingurriek erasoan azido formikoa botatzen dute, baina itxuraz hori gustatu egiten zaio eskinosoari, aAzido hori intsektizida ona omen baita, eta horrela, lumak eta larruazaleko bizkarroiak hiltzen ditu. [4].

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b c d vertebradosibericos.org
  2. Sture Palmér eta Jeffery Boswall. A field guide to the bird songs of Britain and Europe. Swedish Radio Company, 1981
  3. Hagemeijer, W.eta Blair, M.(editoreak) The EBCC Atlas of European Breeding Birds. Their distribution and abundance. T & A D Poyser, 1997, Londres
  4. a b Eskinosoa Zientzia.net-en

[aldatu] Kanpo loturak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Eskinoso
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Eskinoso
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak