Luis Walter Alvarez
Luis Walter Alvarez (San Francisco, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1911 - Berkeley, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1988) fisikaria izan zen. Alvarezi 1968ko Fisikako Nobel saria eman zioten, oinarrizko partikulen arloan egindako lanagatik eta, bereziki, erresonantzia-partikulak aurkitzeagatik.
Bizitza [aldatu]
Chicagoko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Berkeleykoan ekin zion irakasteari. 1940tik 1943ra, Massachusettseko Teknologia Institutuan lan egin zuen, eta, 1944tik 1945 arte, Los Alamosko Laborategi Zientifikoan. Alvarez mikrouhinezko seinaleak, radarrezko antena linealak, lurretik kontrolatutako lurreratzeko hurbiltze-sistema eta radar bidezko bonbardaketa-sistema bat sortzeko taldeetan aritu zen. Inplosio erako bonba atomikoa detonatzeko teknika ere iradoki zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, lehen protoi azeleragailu linealaren eraikitzaileetako bat izan zen Alvarez, eta berak sortu zuen hidrogeno likidozko burbuila-ganbera, partikula subatomikoak eta haien erantzunak detektatzeko.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.