Kate trofiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kate trofikoa (grezieratik: thophe, «elikadura»), elikakatea edo elikadura katea elikadura sare batean diren loturen sekuentzia lineala da, sareko beste espezierik jaten ez duen espezie batetik hasi eta sareko beste inork jaten ez duen espezieraino iristen dena. Espezie horietako bakoitza bere aurreko organismoaz elikatzen da; eta, era berean, hurrengoaren elikagaia da. Ekosistema bateko espezieen artean nutrizioari loturik dagoen energia eta elikagaien korrontea dela ere esan daiteke.

Maila trofikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur eta itsasoko kate trofikoen ereduak

1. Kate bakoitza landare batekin, ekoizle edota organismo autotrofo batekin hasten da. Hauek norbere produktuak sortzen ditu gai organikoak inorganikoetatik sintetizatzen. Sintetizazio honen lehengaia edo energia ekoizlea eguzkia da (fotosintesiaren bidez).

2. Katearen beste osagai edo kideei kontsumitzaileak deitzen zaie. Izan ere, ekoizletik elikatzen direnak lehen mailako kontsumitzaileak dira, eta aldi berean, lehen mailakoetatik elikatzen direnak bigarren mailako kontsumitzaileak deritze eta horrela elkarren segidan. Beraz, lehen mailako kontsumitzaileak belarjaleak dira eta bigarren eta hirugarren mailakoak haragijaleak.

3. Beste azken maila bat ere badago, deskonposatzaileena. Azken hauek, organismo hilen gain eragiten dute, materia organikoa degradatuz eta hau berriro matera inorganikoa eratuz. Materia inorganiko hau (nitratoak, nitritoak, ura, etb.) lurrera eta (karbono dioxidoa) atmosferara bueltatuz.

Ekosistema trofiko baten maila trofikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komunitate biologiko batean daude:

  • Lehen mailako produktuak autotrofoak, eguzkiko energia erabiltzen dute (fotosintesia) edo erreakzio mineral kimikoen bidez (kimiosintesia). Hauek beharrezko energia lortzen dute materia inorganikoa materia organikoan eraldatzen.
  • Kontsumitzaileak heterotrofoak, beraien jakiak ekoizten dituzte materia organikotik baliatuz.
    • Espezie kontsumitzaileak, modalitatearen baliabideen arabera, izan daitezke:
      • Harrapalariak eta deskoreatzaileak Beraien presen gorputza, osorik edo zatika, iresten duten organismoak dira. Jarduera honi harrapaketa deitzen zaio. Baina izan honi, normalki bakarrik haragijaleen artean bakarrik erabili ohi da, hau da, bigarren mailako kontsumitzaileean artean (aurretik aipatu bezala)
      • Deskomposatzaileak eta hondartzaileak Lehenengoak organismo saprotrofoak dira, bakteriak eta onddoak esaterako, hondakinetatik etekina ateratzen dute kanpoko digestioa xurgapenaren bidez (osmotrofia) egiteko.

Hondartzaileak aldiz, protista eta animalia txiki batzuk dira, lurrean aurki daitezkeen hondakin solidoak klaskatzen dituztenak (fagotrofia).

      • Parasitoak eta bazkalkideak. Parasitoak harrapatuak izan daitezke, hala nola pulgoiak edo marigorringoak landareei. Parasito handienak belarjale afrikarrak dira, zenbait hegaztietatik harrapatuak direnak. Parasito gehienek, normalean, beraien parasitoak ere dituzte. Honela, lehen mailako parasitoek kate trofikoaren oinarria izan daitezke.
    • Organismoen arteko maila trofiko gorena aztertzen badugu, honi transferentzia ordena bat ezartzen zaio katearen arabera:
      • Lehen mailako kontsumitzaileak, litrogrefoak (landarejaleak) edo belarjaleak. Organismo autotrofoetaz elikatzen dira, alga eta landareetatik gehien bat. Hauengandik bizkarroi bezala elikatzen dira.
      • Bigarren mailako kontsumitzaileak, zoofagoak edo haragijaleak, lehen mailako kontsumitzaileengan elikatzen direnak. Baina ez bakarrik belarjaleengan, baita hauen bizkarroiengan ere.
      • Hirugarren mailako kontsumitzaileak, bigarren mailako kontsumitzaileak daude hauen elikadura-iturrian. Maila honetan animalia menperatzileak daude, baina hurria ekosisteman. Kontsumitzaile mota hauei superharrapatzaileak ere deitzen zaie. Lur inguru honetan, presa-hegaztiak eta katuki handiak daude. Animala mota hauek betidanik izan dira mehatxua gizakiarentzat.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburtuz, esan daiteke, azken finean bizidun guztiak eguzkitik elikatzen direla. Hau katearen hasiera baita eta ezinbesteko elementua delako. Eguzkirik egongo ez balitz, ez litzateke elikagai katea egongo, beraz, ezta bizia ere. Eta gairera, esan dezakegu jaguarrak eguzkia jaten duela.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kate trofiko Aldatu lotura Wikidatan


  • (Gaztelaniaz) [1]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Food chain" A Dictionary of Zoology. Ed. Michael Allaby. Oxford University Press, 1999. Oxford Reference Online. Oxford University Press. University of Utah. 22 de noviembre de 2007