Kolako penintsula

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kolako penintsularen kokapena Barentseko itsasoaren hegoaldean.
Kolako penintsularen kokapena Barentseko itsasoaren hegoaldean.

Kolako penintsula (samieraz Guoládat; errusieraz: Кольский полуостров) Errusiako iparraldean dagoen penintsula da, Murmanskeko oblastean. Iparraldean Barentseko itsasoa, ekialdean eta hegoaldean Itsaso zuria eta mendebaldean Laponia ditu.

Kolako penintsulako mendebaldeko muga Kolako golkotik Kandalaksha golkora doa, behin Imandra eta Kola lakuak eta Neva ibaia zeharkatuak.

Penintsulak 100.000 km² azalera du. Kolako klima hotza da oso. Hegoaldean taiga da nagusi; iparraldean, berriz tundra. Kolako jatorrizko biztanleak samitarrak dira. Eskualdeko hiri nagusia Murmansk.

Koordenatuak: 67°41′18″N 35°56′38″E / 67.68833, 35.94389

Tresna pertsonalak