Sami etnia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sami familia bat, 1900. urtean

Samiak Eskandinaviako iparraldean bizi den talde etnikoa da, laponiar izenaz ere ezaguna. Haien herrialdeari Laponia deritzo (samieraz, Sápmi, Sääˊmjânnam edo Säämi; suomieraz, Lappi; suedieraz, Lappland; errusieraz, Лапландия). Datu zehatzik ez den arren, samiak guztira 80.000 bat lagun direla kalkulatzen da, eta hizkuntza galtzeko arriskuan duten arren, gizatalde hau tradizionalki samieraz mintzatu izan da.

Samiak, gaur egun, Norvegiako, Suediako eta Finlandiako iparraldean, eta Errusiako Kola penintsulan bizi dira. Orain 2.000 urte, ordea, herrialde horietako lurralde osoan sakabanaturik bizi ziren. Gero, norvegiarrak, suediarrak eta finlandiarrak finkatu zirenetik, samiak iparralderantz mugituz joan ziren, herrialde horien iparraldean mugatuta gelditu arte.

Samien erdiak itsas arrantzaleak dira, Norvegiako kostaldean; eta gainerakoak, nekazariak, ibai arrantzaleak, eta elur oreinen abeltzainak, batik bat. Dena den, pixkanaka, gizarteko bestelako ogibideetan sartzen ari dira. Hala ere, samien gutxiengo batek gobernuen laguntza eskatzen du, haien kulturaren eta gizartearen iraupena ziurtatzeko: hizkuntzak bultzatu, elur oreinentzat bazka larreak gorde, eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sami etnia Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.