Fennoskandia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fennoskandiaren mapa. Eskandinavia, Finlandia eta Kola Penintsula

Fennoskandia[1] eskandinaviar penintsulak, Kola penintsulak, Kareliak eta Finlandiak osatutako multzoa deskribatzeko erabiltzen diren izen geografiko eta geologikoak dira. Geologikoki, izenak plaka fenoeskandinaviarrari ere erreferentzia egiten dio, Norvegia, Suedia, Finlandia, Errusia zati bat eta Danimarka iparraldea hartzen dituena, eta Ezkutu Baltikoaren ageriko zatia dena, Europaren zatirik handiena hartzen duena. Fenoeskandinaviar plakak Eskandinavian 3100 milioi urte ditu.

Zentzu kultural batean, Fenoskandiak, historikoki, sami, finlandiar, suediar eta norvegiar herri eta kulturen arteko harrean estua ordezkatzen du. "Herrialde nordiko" izenak ez bezala, Fenoskandiak ez ditu Danimarka, Estonia, Islandia, Groenlandia eta geografikoki lotuta ez dauden beste itsasoz harandiko lurraldeak hartzen.

Fenoskandiako geografia laku eta fiordo ugariengatik eta Norvegiako itsasoarekiko paraleloan doan higatutako mendikate bategatik bereizten da. Fenoskandia izena Eskandinavia eta Finlandiaren arteko nahasketa bat da.

Itsaso Zuria-Baltikoa kanalak Fenoskandia gainontzeko errusiar lurraldetik banatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fennoskandia Aldatu lotura Wikidatan