Neva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Neva
Нева́ (ru)
Neva lagorio.jpg
Lev Lagorio. Ilargiaren argia Nevan (1898).
Kokapena Errusia
Luzera 74 km
Arroa 282.000 km²
Emaria 2.600 m³/s
Iturburua Ladoga lakua
Ibai ahoa Finlandiako Golkoa
NevaRiverLabelled.PNG

Neva[1] (errusieraz Нева́) 74 kilometrotako errusiar ibaia da. Ladoga lakuan jaioa eta behin Kareliako istmoa eta San Petersburgo hiria zeharkatuta Finlandiako Golkoan du ahoa.

Erdi Aroan, ibaia oso inportantea zen, zabala eta nabigagarria izaki Itsaso Baltikoa eta Volga ibaiaren arteko bide bakarra baitzen. 1240 urtean, bere uretan Suedia eta Errusia arteko Neva ibaiaren Bataila egin zen. Errusiaren garaipenaren ondorioz, orduko Alexander Jaroslavitxek, Novgorodeko Printzea, Nevski edo Nevako izena hartu zuen.

Ibaiko Oréshek antzinako errusiar gotorlekua, gero Shlisselburg, 1703an San Petri eta San Paulo gotorleku (errusieraz Петропавловская Крепость) bihurtu zen eta gaurko San Petersburgo bere ondoan eraiki zuten.

1916an Grigori Rasputin elizgizon famatua bere uretan itota hil zen.

Ibaiadar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

26 ibaiadar izan arren, nagusiak hauek dira:

  • Mga ibaia (ezkerrez)
  • Tosna ibaia (ezkerrez)
  • Izhora ibaia (ezkerrez)
  • Okhta ibaia (eskuinez)

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neva Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 59°48′27″N 30°36′15″E / 59.80750°N 30.60417°E / 59.80750; 30.60417