Koralezko Barrera Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Koralezko Barrera Handia1
UNESCOren Gizateriaren Ondarea
Map of Great Barrier Reef Demis.png
Mota Naturala
Irizpideak vii, viii, ix, x
Erreferentzia (ID) 154
Kokalekua AustraliaAustralia
Eskualdea2 Asia eta Australasia
Izen ematea 1981 (V. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Barrera barruan.

Koralezko Barrera Handia (ingelesez Great Barrier Reef) munduko koralezko uharririk handiena. Uharria Koral itsasoan dago, Australiako ipar-ekialdean dagoen Queenslandeko kostaldean. Uharria 2000 kilometroko luzera duenez, espaziotik ere ikus daiteke.

Koralezko Barrera Handia ikusteko lehenengo europarra James Cook kapitaina zen, 1768ko bere bidaian. Cook 1770eko ekainaren 11n uharrian hondoa jo zuen.

Batzuetan Koralezko Barrera Handia munduko animaliarik handienatzat hartu izan da. Hau ez da benetazkoa tartean koralezko kolonia ugari dituelako.

Eskualdea babesteko Australiak Great Barrier Reef Marine Park sortu zuen. UNESCOk 1981ean Koralezko Barrera Handia Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Barrerak 34.870.000 ha azalera du.

Barreraren ekosistema oso hausterraza da: berotze globala eta kutsaduraren eraginez urtero urtero txikitxen ari da.

Eskualdean turismo ugari dago Queenslandeko Cairns edo Townsville bezalako herrietan resort sortzen ari dira, bere hondartzak gozatzeko eta handik barrerara urpekaritza-bidaiak egiteko.

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Koralezko Barrera Handia

18°17′10″S 147°42′00″E / 18.28611°S 147.7°E / -18.28611; 147.7

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak