Kraken

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1801an Pierre Dénys de Montfort-ek Angolako kostaldean krakren baten erasoa jasan zutela ziurtatzen zuten frantziar itsasgizonen adierazpenak jarraituz burututako itsaspiztiaren irudikapena.

Kraken delakoa eskandinaviar mitologiako itsas izaki bat da, orokorrean itsas sakonean bizi eta gainazaleratuz, itsasontziak erasotu eta itsasgizonak jaten dituen olagarro edo txibia erraldoi gisa deskribatzen delarik. Kondairazko izaki hau zinez 13-15 metro luze arteko, garro edo tentakuluak barne, txibia erraldoiarekin lotu ohi da.[1]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kraken izena krake hitzaren artikulu mugatua da, hitz hau antzinako eskandinavieraz abere gaixo edota zeozer zitala esan nahi duelarik. Gaur egungo alemanez Krake (pluralez, eta singularrez: Kraken) hitzak olagarro esan nahi du, baina kondairazko Kraken delakoa aipatzeko ere erabili ohi da.[2]

Gaur egun Kraken izakia txibia erraldoiarekin lotu ohi da, sakonera honetan bizi eta gaurko egunez ezer gutxi dakigun izakia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kraken Aldatu lotura Wikidatan
  1. O'Shea, S. 2003. "Giant Squid and Colossal Squid Fact Sheet". The Octopus News Magazine Online.
  2. Terrell (1999)