LGBT Harrotasunaren Nazioarteko Eguna Euskal Herrian

Wikipedia, Entziklopedia askea

LGBT Harrotasunaren Nazioarteko Eguna askotan ospatu da Euskal Herrian 1978tik, 1977an manifestazioak egon baziren ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977ko azaroaren 25ean izan zen LGBT kolektiboak Euskal Herri mailan antolatu zuen lehenengo manifestazioa. Arriskutasun eta Birgizarteratze Legearen kontra egin zuten, homosexualitatea zigortzen baitzuen. 4000 lagun inguru bildu ziren, eta poliziak manifestazioa sakabanatu zuen. Azaroan izan zen arren, LGBT kolektiboko kideek Euskal Herriko lehenengo harrotasun egun bezala aitortzen dute.

1978ko ekainaren 24an Euskal Herriko Gay Harrotasuneko lehen manifestazio ofiziala izan zen. EHGAMek (Euskal Herriko Gay Askapen Mugimenduak)[1] antolatu zuen Bilbon. Herrialde anglosaxoietan bezala, 28tik hurbilen zegoen asteburuan egin zuten. 1979an 22an eta 23an egin zituzten ospakizunak, ostiralean agerraldia eta larunbatean jaia.[2]

Donostia izan zen, Bilboren ostean, Harrotasuna ospatu zuen lehenengo hiri euskalduna, 1979ko ekainaren 12an. Tuterak ere ospatu zuen urte hartako ekainean. Gasteizek eta Iruñeak 1980ko hamarkadan ospatu zuten lehenengoz. 1982ko ekainaren 25an, Iruñeko LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguneko lehen manifestazioa egin zuten. Sekulako arrabotsa sortu zuen, 600 lagun batu ziren.[3]

Gaur egun, hegoaldeko lau hiriburuetan egiten da manifestazio bana, 28an. Biarritzen, berriz, bi aste lehenago egiten da, beti larunbatean. Beste herri edo hiri txikietan ere egiten dira manifestaldi eta aldarrikapenak, urtearen arabera.[4] Gaur egun LGBT mugimenduaren aldeko talde askoren artean antolatzen dira martxak.

2015 urtetik aurrera, Bilbon Pride-a antolatzen da 28aren astean edo aurrekoan, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Diputazioaren diru-laguntzarekin. Ekitaldi horiek ikuspegi turistiko eta komertziala dute eta, beraz, alde aldarrikatzailea ezkutuan gelditzen da.

Europride[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko irailean, EPOA (European Pride Organisers Association) izeneko erakunde pribatuak nazioarteko bilera egin zuen Bilbon, EuroPride-a. Kolektibo batzuek, esaterako Harro! izenekoak, bilera horren aurrean oso kritiko agertu ziren.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]