LPEE

Wikipedia, Entziklopedia askea
LPEEren bandera
LPEEren kideak mapan

Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea[1] (LPEE, ingelesez: Organization of the Petroleum Exporting Countries, OPEC) petrolio ekoizleak diren hamabi herrialdek osatutako kartel bat da. Herrialde kideak Aljeria, Angola, Ekuador, Iran, Irak, Kuwait, Libia, Nigeria, Qatar, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak eta Venezuela dira. Kartelaren egoitza nagusia Vienan dago 1965etik[2], eta herrialde kideen energia ministroen aldizkako bilerak antolatzen ditu. Indonesia LPEEtik irten zen 2008an, petrolio inportatzaile bihurtu baitzen, baina berriro kartelara itzultzeko desioa agertu zuen berriro esportatzaile bihurtuko balitz[3].

Bere estatutuen arabera, bere helburu nagusia kartelaren interesak, bai banakakoak zein talde gisa, zaintzeko beharrezkoak diren bitartekoak zehaztea da. Horrez gain, petrolioaren nazioarteko merkatuetako salneurriak egonkortzeko moduak eta bitartekoak jartzea da beste xedeetako bat, gorabehera kaltegarri eta ez beharrezkoak saihestuz, betiere nazio ekoizleen interesak eta haiek dituzten diru-sarrera premiak babestuz; petrolio hornidura erregularra eta eraginkorra segurtatzea nazio kontsumitzaileei, eta kapitalen itzulera bidezkoa bermatzea petrolioaren industriari.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: LPEE


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.