Lankide:Josi/Proba orria Joana lasheras

Wikipedia, Entziklopedia askea

Joana Lasheras Perez (Iruñea, Nafarroa, 1980ko irailaren 15a) nafar kazetaria eta telebista aurkezlea da. Albiste emaile bezala 'Gaur egun' saioan agertu ohi da azken urteetan.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerriko San Fermin ikastolan egin zituen oinarrizko ikasketak (1983-1998) batxilerra bukatu arte; eta Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko komunikazioa burutu zuen 2002 urtean. Kazetari bezala esperientzia handia izan du harrezkero, komunikabide ezberdinetan, bere ibilbiderik emankorrena Euskal Telebistan egin badu ere.

Besteak beste, ETB-2ko «Pásalo» saioan erreportari aritu zen sei urtez, ETB-1eko Ur Handitan saioan erredaktore, Xabier Euzkitzerekin batera Anitzele saioaren aurkezle eta, gaur gaurkoz, albistegietarako erreportari.

Esperientzia zabala du zuzeneko konexio, ikerketa erreportaiak eta era guztietako elkarrizketetan, euskaraz zein gazteleraz, ETBko zenbait tele-saiotan ikusi ahal izan denez: SIN IR MÁS LEJOS, PÁSALO, BERTATIK BERTARA, HARIAN, UDANBEBLAI…

Kazetari eleanitza dela argi gelditu da: Euskaraz, Gazteleraz, Ingelesez eta Frantses hizkuntzatan aritzeko gaitasuna baitu.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002-2004 ETBko praktika kontratua izan zuen ikasketak bukatu ondoren

2004an Bilbon lanean hasi zen TVEn emititzen zen «Muchoviaje» saioan. Urtebete eman zuen alde batetik bestera bidaiatzen.

2005ean ETBn hasi zen, Galdakaon dagoen K2000 ekoizpen etxearen bitartez, saio hauetan parte hatuz: Bertatik Bertara, Udanbeblai, «Pásalo», Anitzele eta «Sin ir más lejos» zenbait zeregin beteaz erredaktore, aurkezle eta erreportari lanetan.

2009an Baleuko ekoizpen etxean hasi zen Ur Handitan saioan

20012an albistegietan hasi zen lanean.

Tarte horretan La Sextako albistegietan ere lanean ibili zen.

Galdakaoko BINKE aldizkarian irakurri ahal denez [1] Jon Gomez Garai kazetariak egindako elkarrizketan, "ETBko albistegietako aurpegi ezagun bihurtu da Joana Lasheras kazetaria, Galdakaon 15 urte daramatzan iruindarra da."

Zenbait lan komunikatibo egin ditu azken urteetan, besteak beste "Korrikaren jarraipen berezia egiten ibili da gainera Euskal Herri osotik, Egunon Euskadi saiorako eta Gaur Egun zein Teleberrirako." Binke Aldizkariari aitortu bezala

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Katea Oharrak
2017-2019 Ur Handitan ETB 1 Erredaktore Baleuko produktorarekin
2010-2011 Anitzele ETB 1 Aurkezlea
2005 Udanbeblai ETB 1
2004 MuchoViaje TVE

Dokumentala eta Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006 urtean Euskal Telebistarako "En la sombra - Itzaletan" dokumentala osotzeko kazetari bezala egin zituen elkarrizketetan oinarrituta, ESCOLTADOS liburua idatzi zuen, 2006ko Matxoaren 22an ETAren suetena iragarri baino lehenago, mehatxaturik bizkarzainarekin ibili behar izan zuten sei pertsonen testigantzetan oinarrituta (Juan Mari Atutxa, Garbiñe Biurrun, Gorka Landaburu, Estanis Amutxastegi, Ramon Etxezarreta eta Laura Garrido ).[2]

DONOSTIAKO ZINEMALDIan aurkeztu zen dokumentala 2005 urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Joana Lasheras: «Platoan baino, nahiago dut kalean jendea elkarrizketatzen aritu»» BINKE 2022-04-25 (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  2. (Gaztelaniaz) «escoltados. Joana Lasheras Perez. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztezulo aldizkarian Anitzele saioan zegoeneko elkarrizketa