Lankide eztabaida:Joxe Aranzabal
|
Ongi etorri, Joxe Aranzabal, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Lehendabizi, irakur ezazu Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen dizun orria. Geroago, lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:
Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Gainera, badugu posta-zerrenda bat euskarazko Wikipedian, izena eman dezakezu hor. Wikipedialari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Mintzagaia gehitu» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Eduki-taula |
[aldatu] Telefonoen ezabapena
Aupa Joxe. Pertsonen edo instituzioen telefono zenbakiak ez dira entziklopedia batean agertzeko eduki egokiak. Nahi izanez gero, artikuluan bertan Kanpo loturak atal bat sortu eta bertan instituzioaren webgunera esteka bat jar dezakezu. --Alfredo Beaumont 19:57, 12 Abendua 2007 (UTC)
- Beno, horretaz gain beste arrazoi bategatik ezabatu ditut: ez nekien telefonoak udalekoak edo pertsonalak ziren, hau da, esaten den pertsonarena. Udaleko telefonoa agian ager daiteke, edo bestela Abeaumontek dioen moduan ere jar daiteke, loturen bitartez. Baina telefono pertsonalak agertzearekin nik neure dudak ditut, agian pertsona horrek ez duelako nahi agertzea horrela, bakarrik baserritarrek jakitea da bere politika... pribazitate kontua, azken finean. - Theklan eztabaida ekarpenak eposta
00:40, 13 Abendua 2007 (UTC)
Mila esker erantzunagatik. Orain argiago daukat. Ondo segi. Joxe Aranzabal--Joxe Aranzabal 13:07, 13 Abendua 2007 (UTC)
[aldatu] Zen
Kaixo Joxe. Zergatik kendu duzu zen aditza Stefan Zweig artikuluko lehen esaldiari? berez, artikuluetako lehen definizioa aditzduna izaten da: Basterretxea (...) euskal artista da edo Izurdea itsasoan bizi den ugaztuna da. Ondo segi --josugoni (erantzun hemen) 10:49, 18 Abendua 2007 (UTC)
- Nik hala uste dut. Ze, lehenik eta behin, wikipediako artikulu guztiak (edo ia guztiak) horrela daude, eta bigarren, askotan esaldi konplexuak egiten direnez, beharrezkoa izaten da aditza ipintzea. Gainera, kontuan izan artikuluaren gaia (beltzez dagoen 'hitza) esaldi baten barnean dagoela eta ez da definizio hutsa.
- ez da: Izurde: itsasoan bizi den ugaztuna.
- baizik eta: Izurdea itsasoan bizi den ugaztuna da.
- Nik horrela ulertzen du... --josugoni (erantzun hemen) 11:22, 18 Abendua 2007 (UTC)
[aldatu] Erreferentziak
Arrastion Joxe!
Ikusi dut Anjel Lertxundi artikuluan eginiko azken ekarpena. Interesgarria da, baina posible litzateke erreferentziaren bat edo jartzea? Badakit ia inork ez duela (dugula) egiten wikipedia honetan, baina uste dut horrela informazioa era fidagarriago batean jar daitekeela, ez duzu uste?--Janfri; bai esan?
16:34, 20 Abendua 2007 (UTC)
- Erreferentziak. Erreferentziatu beharrekoaren ostean justu <ref>erreferentziaren iturria</ref> jartzen da. Ondoren,artikuluaren bukaeran ==Erreferentziak== jarri eta gero <references/>. Orduan, zuk jarritako erreferentzia, artikulu bukaeran agertuko da. Hona hemen artikulu batean aplikaturik. Zerbait izatekotan, galdetu lasai.--Janfri; bai esan?
16:46, 20 Abendua 2007 (UTC)
[aldatu] Erreferentziak
Aupa, Janfri! Sartu ditut erreferentziak, baina ez dakit ondo dauden. Esango didazu. Mila esker.Joxe Aranzabal 17:33, 20 Abendua 2007 (UTC)
[aldatu] Batzaileak
Bale ba, nik nire erara jarri dut, baina horrela ondo baldin badago nik ez dut arazorik, azken batean edonork edita dezake wikpedia hau... Arrazoi duzu, askotan esaldi osoa irakurri beharra dagoelako zertaz ari garen jakin baino lehen. Egunero ikasten da zerbait wikipedian!--Janfri; bai esan?
18:22, 20 Abendua 2007 (UTC)
[aldatu] Apenas
Aupa Joxe. Ba beste gauza bat ikasi dut gaur. Eskerrak zuri eta ondo segi! --Orereta (erantzunak) 18:39, 4 Urtarrila 2008 (UTC)
[aldatu] Patricia Highsmith
Aupa berriz, Joxe. Ba argazkiekin dagoen arazoa Copyright-arena dela uste dut. Klikatu (ingelesezko wikipedian) argazkietan, eta beheko aldean ikusiko duzu argazki horiek Copyright-a (edo ez-dakit-zer lizentzia; nik ez dut horretaz askorik ulertzen!) dutela. Ingelesezko wikian (eta beste batzuetan) lizentzia erabat askerik ez duten irudi horiek erabiltzen dituzte, Fair Use-ari jarraituz, baina gurean ez erabiltzea erabaki zen, %100ean eduki libreak izateko. Hona egin zen bozketa. Uste dut hori dela arazoa. Hala ere, irudien lizentzien kontu hori argitu nahi baduzu, nik Theklan lankideari galdetu izan diot noizbait, berak kontru horiek kontrolatzen ditu-eta. Ondo segi, --Orereta (erantzunak) 18:56, 4 Urtarrila 2008 (UTC)
- Argazkien kodea ezabatzen aurreratu naiz, Joxe ;) Hala ere, egin aldaketak lasai, horretan oinarritzen da-eta Wikipedia. Nahi duzun arte, --Orereta (erantzunak) 19:10, 4 Urtarrila 2008 (UTC)