Stefan Zweig

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stefan Zweig

Stefan Zweig (Viena, Austria, 1881eko azaroaren 28aPetropolis, Brasil, 1942ko otsailaren 22a) eleberrigile, antzerkigile, kazetari eta biografo austriarra zen. Idazlerik ezagunenetako bat izan zen Europan XX. mendeko lehen erdian. Garai hartan best-seller askoren egilea. Goi mailako hezkuntza jaso zuen, eta gogor egin zuen lan bakearen alde. Judua zenez, alde egin behar izan zuen Austriatik. Urteetan, ahaztu samar egon da, baina azkenaldian liburu asko berrargitaratu zaizkio. Euskaraz ere hiru lan itzuli zaizkio.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stefan Zweig Vienan jaio zen, familia judu aberats batean. Aita Moritz Zweig izan zen, ehungintzako industriagizon aberats bat; ama, berriz, Ida Brettauer Zweig, bankari italiarren familia batekoa. Vienako Unibertsitatean ikasi zuen, eta hor doktore egin zen Filosofian. Literatura ikasketak egin zituen, eta, horri esker, harremanak egin zituen, Viena Gaztea taldeko abangoardiako literaturagileekin. Hala ere, literaturan itzultzaile gisa hasi zen, Baudelaire eta Verhae-ren lanak itzultzen.

Erlijioa ez zen izan oinarrizkoa haren bizitzan: “Nire gurasoak jaiotzako txiripaz ziren juduak”, adierazi zuen berak. Nahiz eta bere saioak Neue Freie Presse argitaletxeak argitaratu zituen, zeinen editorea baitzen Theodor Herzl buruzagi sionista, nazionalismo juduak sekula ez zuen Zweig erakarri.

Lehen Mundu Gerran jarrera bakezalea hartu zuen, Romain Rolland idazle frantziarrarekin batera. Bion artean dei zabala egin zieten munduko intelektualei, bakearen alde egin zezaten. Zweig-ek bakezale iraun zuen bere bizitza osoan, baina Europaren batasuna aldarrikatu zuen naziak agintera iritsi aurretik ere. Garai hartan Suitzara joan zen bizi izatera, eta han gerra berriemaile gisa egin zuen lan Vienako prentsa librearentzat eta baita Hungariako zenbait egunkarirentzat. Lagun ospetsuak zituen, tartean Hermann Hesse eta Pierre-Jean Jouve, eta horiei esker argitaratu zituen bere iritzi bakezaleak garai hartako Europa zurrunbilotsuan.

1918an Austriara itzuli zen, Salzburgera, non ezkondu baitzen Friderike Maria Burger von Winternitz andereñoarekin, bere lanaren miresle bat. Intelektual konprometitua zenez, gogor kritikatu zuen garai hartako mendeku giroa. Horretaz guztiaz bere lanetan idatzi zuen. Garai hartan ezagutu zituen Thomas Mann eta Max Reinhardt.

1928an Sobiet Batasunera joan zen.

1930ean Albert Einstein bisitatu zuen Princetongo deserrian. Bere lagunen artean zeuden Maksim Gorki, Rainer Maria Rilke, Auguste Rodin eta Arturo Toscanini.

1934an Stefan Zweig-ek ihes egin zuen Austriatik, Hitler agintera iritsi bezain laster. Richard Strauss musikagileak gogor defendatu zuen Zweig, eta uko egin zion haren izena kentzeari Die schweigsame Frau (Emakume Isila) operaren afixatik. Hori zela-eta, Hitler ez zen joan opera horren estreinaldira, eta hiru emanaldiren ostean, debekatu egin zuen erabat.

1936an naziek debekatu egin zituzten bere liburuak Alemanian.

1938an bereiztu egin zen bere emazteagandik.

1939an berriro ezkondu zen, oraingo horretan Charlotte Elisabeth Altmann andereñoarekin. Denbora batez, Zweig Ingalaterran bizi izan zen, Bathen eta Londresen, AEBetara joan aurretik.

1941ean Brasilera joan zen.

1942an berak eta bere bigarren emazteak bere buruaz beste egin zuten Petrepolis hirian, Brasilen, etsiak jota Europako kultura desagertzear zegoelakoan. “Uste dut hobe dela garaiz amaitzea eta zutik, mundu batean non lan intelektuala bozkariorik garbiena izan dudan eta pertsonen askatasuna Lurreko ondasunik garaiena”, idatzi zuen.

1943an, hil eta gero, haren oroitzapen liburua argitaratu zen, Die Welt von Gestern (Atzoko mundua) izenburuarekin.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stefan Zweig idazle ospetsua zen 1920 eta 1930 hamarraldietan. Gaur egun, oraindik nahiko ezaguna da Europako hainbat herrialdetan, eta zenbait lekutan, bere lanak berriro ari dira argitaratzen, hala nola euskaraz, Alberdania eta Igela argitaletxeen eskutik.

Batez ere nobelagile moduan da ezaguna Zweig (nabarmentzekoak dira The Royal Game, Amok, Beware of Pity eta Confusion of feelings) eta biografo gisa (nabarmentzekoak, Erasmo Rotterdamekoa eta Mary, Queen of Scotland and the Isles). Garai batean, giro antialemana zela-eta, bere lanak Stephen Branch ezizenarekin argitaratu ziren ingelesez, alegia, bere benetako izen-deituren itzulpenarekin. Marie-Antoinette erreginaren gainean egin zuen biografiarekin film bat egin zuten Hollywooden, Norma Shearer aktorearekin.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia hau amaitu barik dago. Informazio gehiagorako, jo Wikipediara.

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zilarrezko sokak, 1901

Fikzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burning Secret
  • Kaleidoskopioa, kontakizun laburrak.
  • Izarra basopean, 1903
  • Bizitzaren mirariak, 1903
  • Elurretan, 1904
  • Erika Ewalden maitea, 1904
  • Ibilaldia, 1904
  • Gurutzea
  • Leporella
  • Amok edo Malasiako eroa, 1922
  • Betiereko anaiaren begiak, 1922
  • Sentimenduen nahasmena, 1926
  • Emakume ezezagun baten gutuna, 1927
  • Buchmendel, 1929
  • Gizateriaren une ikusgarriak,
  • Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan, 1929
  • Erruki arriskutsua, 1939
  • Xake nobela, 1941 (Schachnovelle), bere eleberririk ospetsuena, dihardu gizon batek xakearekin duen obsesioaz, Gestapok preso zuela garatua.

Biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Émile Verhaeren, 1910
  • Fouché, jenio iluna, 1929
  • Mental Healers, (Franz Mesmer, Mary Baker Eddy, Sigmund Freud),1932
  • María Antonieta, 1932
  • María Estuardo, 1934
  • Erasmo, 1934
  • Itsasoetako konkistatzailea: Magallaesen historia, 1938
  • Romain Rolland: gizona eta bere lana, 1921
  • Paul Verlaine
  • Hiru maisu: Balzac, Dickens, Dostoievski.
  • Castalión Calvinoren kontra, Kontzientzia indarkeriaren kontra
  • Nahasmena
  • Deabruaren kontrako gudua, Höldering, Kleist, Nietzsche

Itzulpenak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stefan Zweig Aldatu lotura Wikidatan