Leopold von Sacher-Masoch
Wikipedia(e)tik
Fitxategi:Masoch.jpg
Leopold von Sacher-Masochen estatua Lviven.
Leopold von Sacher-Masoch (Lviv, Galitzia, Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Ukraina, 1836ko urtarrilaren 27a - Linheim, Hesse, 1895ko martxoaren 9a) alemanezko idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta Lembergeko irakaslea izan zen bete-betean literaturan sartu zen arte. Kontakizunak eta eleberriak idatzi zituen.
Sacher-Masochen lan aipagarrienak erotismoa eta sexu-grinak gai nagusitzat dituztenak dira; erotismo-forma berri bat agertu zuen bere obretan, geroago masokismo deitu zena.
Lan nagusiak: Venus im Pelz (1870, Larruetako Venus), Die Messalinen Wiens (1874, Vienako Mesalinak), Polnische Judengeschichten (1886, Poloniar-juduen kondairak).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.