Lu Xun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
LuXun1930.jpg

Lu Xun (txinera sinplifikatuan: 鲁迅; txinera tradizionalean: 魯迅; pinjinean: Lǔ Xùn) Zhou Shuren-en ezizen artistikoa izan zen, (1881eko irailaren 25a1936ko urriaren 19a), XX. mendeko txinerazko idazlerik garrantzitsuenetakoa eta maiz txinerazko literatura modernoaren sartzailetzat hartua. Baihua (白話) delakoan (hizkera lauan) eta txinera klasikoan idatzi zuen. Istorio laburrak jorratu zituen Lu Xunek, baita itzulpenak, kritikak, saioak eta poesia ere.

Ezkerreko pentsamoldekoa, 1930eko hamarkadan Shanghaiko idazle ezkertiarren ligako burua bihurtu zen. Mugimendu antiinperialistaren barruan harrera beroa izan zuen Lu Xunen lanak. Txinako Alderdi Komunistan izena inoiz eman ez arren, 1949z geroztik komunistek goratu zuten, Mao Zedong bera Lu Xunen mireslea izanik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lu Xun Aldatu lotura Wikidatan