Luciano Pavarotti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Luciano Pavarotti

Luciano Pavarotti (Modena, Emilia-Romagna, 1935eko urriaren 12a - † Modena, 2007ko irailaren 6a) tenore italiarra izan zen.

Operako abesle garaikideen artean ospetsuena zen. Okindegi baten seme bakarra, "Scuola Magistrale" ikastetxean ikasi zuen eta, ikasketak bukatutakoan, bertan klaseak eman zituen Lehen Hezkuntzako irakasle gisan. Lehendabiziko kanta-saioak Modenako abesbatzan egin zituen, aitarekin batera.

1961eko apirilaren 29an agertu zen estraineko aldiz opera bat abesten, Reggio Emilia antzokian "La Bohème"ko Rodolfo-ren papera arrakasta handiz antzeztuz. Harez geroztik, nazioarteko antzoki askotan abestu zuen, Joan Sutherland sopranoarekin batera; harekin sona handiko bikote artistikoa sortu zuen. Hala ere, Metropolitan-en "La fille du Régiment" operan Tonio-ren papera antzeztu zuenean, ospe itzela lortu zuen: opera horren aria oso famatu batean, bederatzi Do garai eman behar dira eta erreztasun bikainez eman zituenean, ikus-entzuleen txalo-zaparrada beroa jaso zuen. Horren ondorioz, "New York Times"eko azalean agertu zen eta haren izena mundu osoan ezagutzen hasi zen.

Anitz disko grabatu zituen bere karreran zehar: halaber, "War Child" erakundeari laguntzeko sortutako "Pavarotti and Friends" kontzertu famatuetan, Pop, Rock eta musika mota askotako kantariekin batera aritu zen. Horrela, belaunaldi askok haren berri izanda, oso estimatua izan zen eta haren diskoen salmenta duenak emendatu zen. Hiru Tenoreen partaide izan zen, Plácido Domingo eta José Carrerasekin batera.

Pankreako minbiziak jota, Modenako bere etxean hil zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luciano Pavarotti Aldatu lotura Wikidatan