Ludwig Boltzmann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ludwig Boltzmann
Ludwig Boltzmann

Ludwig Boltzmann (Viena, 1844ko otsailaren 20a - Viena, 1906ko irailaren 5a) Austriar fisikaria izan zen.

Gasen teoria zinetikoaren sortzaileetako bat da. 1868an, Maxwellen banaketa-legea frogatu zuen, eta entropia nozio abstraktuaren azalpena eman zuen, probabilitatearekin erlazionatuz eta termodinamikan sartuz (1877). Gorputz beltzaren igorpen-ahalmen osoa tenperaturaren laugarren berreturarekiko proportzionala dela frogatu zuen. Lege hori Stefanek aurkitu zuen lehenago, esperientzia bidez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ludwig Boltzmann Aldatu lotura Wikidatan