Lupi
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
Lupia edo lupina (Dicentrarchus labrax) moronidae familiako arraina da, Mediterranear itsasoan eta iparraldeko Ozeano Atlantikoan bizi dena.
Gorputz luzangakoa, 10 eta 100 zentimetroko luzera du; ezpain lodikoa, zakatz-operkuluaren gainean bi arantza txikia ditu[1].
Kostaldeko arraina da, hondartzetan, ibaien bokaletan eta portuetan bizi dena. Udan kostaldetik gertuago eta neguan urrunago egoten da. Gazteak sardetan bizi badira ere, zaharragoak bakartiagoak dira. 0 - 15 metro arteko sakonean bizi dira.
Bere haragia oso preziatua da, euskal sukaldaritzan ez ezik Europa osoan ere jaten dena[2]. Hain da eskatua non akuikulturan ekoiztu baitute[3].