Lusofonia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lusofonia portugesezko hiztunen komunitate unibertsala da. Gaur egun, 265 milioi pertsona inguru barne hartzen du mundu osoan, 10.742.000 km2-tan bizi direnak. Galaikoportugesaren sistema linguistikoa kontuan hartuz, galizieradun batzuk ere erkidego honen zati izan nahi dute.

Instituzionalki, 1996tik Comunidade dos Países de Língua Portuguesa (CPLP) (Portugesezko Herrialdeen Komunitatea) erakundean ordezkatuta dago hizkuntza komunitate hau.

2005etik maiatzaren 5a Kultura Lusoaren Eguna (Dia da Cultura Lusófona) izendatu zuten. Bestela, maiatzaren 17a Galizierazko Literaturaren Eguna (Día das Letras Galegas) ospatzen dute.

Lurraldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CPLPren herrialdeak (2005)

Jarraian, Lusofoniako lurralde osoa kontuan hartuta hauek izango ziren barne dauden herrialdeak, biztanleen kopuruaren arabera ordenaturik. Bestela, asteriskoarekin agertzen dira CPLPren kideak diren herrialdeak:

  1. Brasil*: 193.141.000 biztanle (2010)
  2. Mozambike*: 21.350.080 bz (2009)
  3. Angola*: 18.498.000 bz.
  4. Senegal: 12.534.000 bz.
  5. Portugal*: 10.636.888 bz (2010).
  6. Ginea-Bissau*: 1.611.000 bz.
  7. Maurizio: 1.288.000 bz.
  8. Ekialdeko Timor*: 1.134.000 bz.
  9. Ekuatore Ginea: 676.000 bz.
  10. Makau: 542.200 bz (2009).
  11. Cabo Verde*: 506.000 bz.
  12. Sao Tome eta Principe*: 163.000 bz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]