Maar
Wikipedia(e)tik
Maar krater zabal eta behe bat da, erupzio freatiko batek, edo laba bero edo magmarekin kontaktuan dagoen lurrazpiko urak eragindako eztanda bolkaniko batek sortutakoa. Maarra, ohi, urez betetzen da, sakonera gutxiko krater laku bat eratzeko. Izena, germaniar dialekto batetik dator eta hau latinezko mare ("itsasoa") hitzetik.
Maar baten tamaina, 60-2000 metro luze eta 10-200 metro sakon da. Maar gehienek, arroka bolkaniko eta diatremetako paretetatik datozen arroken txatal solte nahasketa batez osatutako ertz txikiak dituzte.
Ohikoak dira maarrak AEBetan, Alemaniako Eifel eskualdean, non lehen aldiz deskribatu ziren, eta munduko beste toki geologikoki gazte batzuetan.
Maar ospetsuak [aldatu]
- Kilbourne Hole, Texaseko El Pasotik gertu
- Nyos lakua, Kamerunen, karbono dioxidoz gainezka dagoen maarra
- Zuñi lakua, Mexiko Berrian
- Aljojuca aintzira, Mexikoko Pueblan
- Aintzira bolkanikoak Campo de Calatravan, Espainia.