Joan Bataiatzailea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joanes Bataiatzailea
Joanes Bataiatzailea
Joanes Jesukristo bataiatzen, Francesco Trevisani
Datu pertsonalak
Jaio K. a. 62 artean
(Judea)
Hil 36 (38-42 urte)
(Judea)

Joanes[1] edo Joan Bataiatzailea (hebreeraz: יוחנן המטביל, Yoḥanan ha-mmatbil; arabieraz: يحيى Yahyá edo يوحنا المعمدان Yūhannā al-maʿmadān; arameraz: ܝܘܚܢܢ Yoḥanan) (K. a. 6 inguru– 36) Jordan ibaian bataioaren aldeko mugimendua sortu zuen predikari ibiltaria[2] eta buruzagi erlijiosoa izan zen[3]. Aditu batzuen ustetan, bere ideologia esenioen eskolaren barruan zegoen[4] nahiz eta frogak izan ez. Joanes kristautasuna, islam, bahaismo eta mandeismo fedeen arabera profeta bat izan zen.

Historialari erlijioso gehienen ustetan, Joanesek Jesukristo Betania inguruan bataiatu zuen[5]. Orduan Jesus bera baino Mesias handiena izango zela adierazi zuen:

« Biharamunean, Joanek Jesus beregana etortzen ikusi eta esan zuen: «Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena. Jainkoaren bildotsa, munduko bekatua kentzen duena. Honetaz ari nintzen, “Nire ondoren datorren gizona nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen” esan nuenean. Nire ondoren datorrena. Neuk ere ez nuen ezagutzen; baina ni urez bataiatzera etorri banaiz, bera Israel herriari agerrarazteko izan da»  »
Joanen Ebanjelioa:1, 29-31

San Joan Bataiatzailearen izena duten elizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herritik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia, 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0066.pdf .
  2. Cross, F. L. (2005) Oxford Dictionary of the Christian Church, 3rd ed. Oxford University Press ISBN 978-0-19-280290-3
  3. Funk, Robert W. & the Jesus Seminar (1998). The Acts of Jesus: the search for the authentic deeds of Jesus. San Francisco: Harper, 268. orr.
  4. Harris, Stephen L. (1985) Understanding the Bible. Palo Alto: Mayfield; p. 382
  5. Charles M. Sennott, The body and the blood, Public Affairs Pub, 2003. p 234 Google Link
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Bataiatzailea Aldatu lotura Wikidatan