Manuel Estrada Cabrera
Wikipedia(e)tik
Manuel Estrada Cabrera Guatemalako politikaria izan zen (Quetzaltenango, 1857 - espetxean, 1924). Reina Barrios hil ondoren (1898) jabetu zen Guatemalako aginpideaz. 1920ra arte iraun zuen lehendakaritzan, hauteskundeetan iruzur eginda. Diktadore legez, zentsura zorrotza eta zapalkuntza gogorra izan ziren Cabreraren agintaldiaren ezaugarriak. Alemaniari gerra deklaratu zion Lehen Mundu Gerran. 1920ean, mugimendu iraultzaile zabal batek bota zuen aginpidetik. Espetxeratu egin zuten, eta espetxean hil zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.