Manuel Machado

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Manuel Machado y Ruiz (Sevilla, 1874 - Madril, 1947) espainiar olerkaria izan zen, Antonio Machadoren anaia. Madrilen bizi izan zen ia bizitza osoan, Parisen igarotako aldi labur batzuetan izan ezik. Olerkari izateaz gainera, kazetari, itzultzaile, antzerki-kritikari, liburuzain, eleberrigile eta antzerkigile ere izan zen. Hori da, hain zuzen ere, Manuel Machadoren ezaugarri nagusia, alor askotan aritu izana. Idatzi zituen olerki-liburuen artean, Alma (1900, Arima); Caprichos (1905); El mal poema (1909); Cante hondo (1912); Ars moriendi (1922); eta Phoenix (1935) ditu azpimarratzekoak. Literatura-kritikan ere aritu izan zen; La guerra literaria (1898-1914, Literatura gudua) obra da horren lekuko. 1938an, Horas de Oro (Urrezko orduak) lana argitaratu zuen; urte berean Hizkuntzaren Akademiako kide izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Machado Aldatu lotura Wikidatan