Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque
- Artikulu hau kolpistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Manuel Pavía.
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque | |
| Jaio | 1827ko abuztuaren 2a | |
| Cádiz ( |
||
| Hil | 1895eko urtarrilaren 4a (67 urte) | |
| Madril ( |
||
Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque (Cádiz, 1827ko abuztuaren 2 - Madril, 1895eko urtarrilaren 4a) espainiar jenerala izan zen, estatu-kolpe baten bidez Espainiako Lehen Errepublika bukatu zuena.
1866an Juan Primen alde matxinatu ondoren, erbesteratu zen. Lehen Errepublikan karlistak Nafarroan eta kantonalistak Andaluzian borrokatu ondoren, Emilio Castelarrek Gaztela Berriko kapitain nagusi izendatu zuen.[1]
1874ko urtarrilaren 3an Eduardo Palanca presidente hautatzekotan zeudela, Pavíak Gorteetako presidentea zen Nicolás Salmeróni Parlamentua husteko agindua eman zion. Parlamentariek ezetz eta Pavíak Guardia Zibila bidali zuen.
Estatu-kolpearen ondoren, Serrano jeneralak diktatura errepublikarra ezarri zuen Alfontso XII.a Espainiakoak boterea berreskuratu arte.