Marguerite Duras

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marguerite Duras
Marguerite Duras
Marguerite Duras 1955ean
Datu pertsonalak
Izen osoa Marguerite Germaine Marie Donnadieu
Ezizena Marguerite Duras
Jaio 1914ko apirilaren 4a
Saigon (Vietnam)
Hil 1996ko martxoaren 3a
Paris (Frantzia)

Marguerite Donnadieu, ezagunagoa Marguerite Duras ezizenez, (Gia Din, Indotxina, oraingo Vietnam, 1914ko apirilaren 4 - Paris, 1996ko martxoaren 3a) idazlea eta zinema zuzendari frantziarra zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marguerite Durasek haurtzaro eta nerabezaroa Indotxinan igaro zuen, eta denbora epe berezi horrek oso eragin sakona zuen bere ariman; eta bere lanetan nabarmentzen da beti ezaugarri hori; bere idazkietan azaleratzen den bezala. Bere ikasketak bukatu eta gero, (matematikak, zuzenbidea, zientzia politikoak) Koloniako Ministeritzan 1941era arte lan egin zuen idazkari.

Guzti honen ostean, 1950an eleberri bat argitaratu zuen, Pazifikoaren aurka barradera izenekoa. Beste eleberri batzuek argitaratu zituen Pazifikoaren aurka barradera idatzi baino lehen, baina arrakasta txikiagokoak izan ziren.

Hasieran, Munduko Bigarren Gerratea bukatu eta gero, Neorrealismo taldean parte hartu zuten, eta Tarquiniaren zaldi txikiak, 1953an idatzi zuen, Mugimendu Esistenzialistarekin bat eginez. Pixka bat geroago Nouveau Romanaren ideiak ontzat hartu zituen. Bere eleberriak ez zituen soilik esperimentalismora mugatzen, zer edo zer jator eta zinezkoa agertzen da bere liburu bakoitzean, eta Moderato cantabile testuan horrela frogatu daiteke.

M.D. 1939an Robert Antemerekin eskondu zen, seme bakar bat eduki zuten; mutil bat, 1942an hil zena. Urte honetan, Marguerite Durasek Dionys Mascolo ezagutu zuen eta maitatzaile bihurtu ziren.

Frantziako Alderdi Komunistako partaide izan zen, baina 1955ean alderditik egotzi zuten.

Marguerite Duras 1966ko martxoaren hiruan Parisen hil zen. Montparnasseko [1] hilherrian luperatu zuten.

1997an rock talde famatu batek, The Weakerthans, bere izena Durasen pertsonaia batek esandako esaldi batetik hartu zuen: "Go ahead" (Eutsi goiari), esan zuen gizona, "I'm weaker than you can possibly imagine" (Zuk imagina dezakezun baino ahulagoa naiz).

Literatura lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

L'Amantek, 1984-an Goncourt Saria jaso zuen. Les Impudents, 1943 La Vie tranquille, 1944. Un barrage contre le Pacifique, 1950. Le Marin de Gibraltar, 1950. Des petits chevaux de Tarquinia, 1953. Des journées entières dans les arbres, "Le Boa", "Madame Dodin", "Les Chantiers", 1954. Le Square, 1955. Moderato Cantabile, 1958. Les Viaducs de la Seine et Oise, 1959. Hiroshima mon amour, 1960. L'après-midi de M. Andesmas, 1960. Le Ravissement de Lol V. Stein, 1964. Théâtre I : les Eaux et Forêts 1965. Le Vice-Consul, 1965. L'Amante Anglaise, 1967. Théâtre II : Suzanna Andler-Des journées entières dans les arbres-Yes, peut-être-Le Shaga-Un homme est venu me voir, 1968. Détruire, dit-elle, 1969. Abahn Sabana David, 1970. L'Homme atlantique, 1982. Théâtre III: 1984.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maitalea (L'Amant) (1996). Ibaizabal argitaletxea. Itzultzailea: MIkel Garmendia Ugarte.

Zinema lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Les Enfants (1984) Il Dialogo di Roma (1982) L'Homme atlantique (1981) Agatha et les lectures illimitées (1981) Aurelia Steiner (Melbourne) (1979) Aurélia Steiner (Vancouver) (1979) Le Navire Night (1979) Cesarée (1978) Les Mains négatives (1978) Baxter, Vera Baxter (1977) Le Camion (1977) Des journées entières dans les arbres (1976) Son nom de Venise dans Calcutta désert (1976) India Song (1975) La Femme du Gange (1974) Nathalie Granger (1972) Jaune le soleil (1972) Détruire, dit-elle (1969)

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marguerite Duras 1993an

Gaur egun, Parisen, Artearen Nazio-Museoan, Centre Pompidoun, 2006ko otsailaren seira arte, Marguerite Durasen lanei buruzko erakusketa bat izango dugu ikusgai. Erakusketa hori ibiltaria da, eta L'institut Mémoires de l'édition contemporainek, IMEC, antolatuta du. Sophie Bogaertek, erakusketaren arduradun zientifikoa, esan digu: "L'écriture, labeur solitaire, se nourrit chez Marguerite Duras d'une vie quotidienne riche de rencontres, de camaraderie et de partage". (Idazketa, lan bakartia, Marguerite Durasentzat eguneroko lagun, adiskidetasunez eta elkarkidetasunaz beteta zegoen...)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marguerite Duras Aldatu lotura Wikidatan