Martí de Riquer

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martí de Riquer

Martí de Riquer i Morera (Bartzelona, Katalunia, 1914ko maiatzaren 3a - ibidem, 2013ko irailaren 17a) katalan idazlea izan zen. Idazle humanista eta literatura-kritikaria, Erdi Aroko gaietan espezializatua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia aberats eta ikasi batean hazi zen. Aitona, Alexandre de Riquer, margolari eta grafista modernista handia izan zen. Bartzelonako Unibertsitate Zentralean egin zituen ikasketak, eta bai han bai Unibertsitate Autonomoan, katedradun izan zen, jubilatu zen arte (1984). 1965ean, Real Academia Españolako kide hautatu zuten, eta Bartzelonako Reial Acadèmia de Bones Lletreseko zuzendaria da egun.

1997an, Gizarte Zientzietako Asturiasko Printzea saria jaso zuen. Espainiako eta Kataluniako Erdi Aroa da bere obraren aztergai nagusia. Erakutsi du Erdi Aroa ez zela erromantikoek ikusarazi nahi izan zuten bezain iluna, eta gauza asko argitu ditu trobadoreen lirikaz eta zalduneriako munduaz.

Lanik aipagarrienak: L´humanisme català (1935, "Humanismo katalana"), La lírica de los trovadores (1948, "Trobadoreen lirika"), Los trovadores (1975, "Trobadoreak"), Historia de la literatura catalana (1964-1987, "Katalan literaturaren historia") eta Antologia de poetes catalans (1997, "Katalan olerkarien antologia"). Aipagarriak dira, halaber, klasikoez egin dituen edizio kritikoak: Aproximación al Quijote (1970) eta Aproximació al Tirant lo Blanc (1990).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]