Martin Larralde
- Artikulu hau Martin izeneko bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Larralde.
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Martin Larralde Ithurbide | |
| Ezizena | Bordaxuri, (Plumaieneko) Galerianoa |
|
| Jaio | 1782ko urtarrilaren 7 | |
| Hazparne ( |
||
| Hil | 1821eko abenduaren 19 | |
| Rochefort ( |
||
| Bikotekidea | Ezkongabea[1] | |
Martin Larralde Ithurbide, ezizenez Bordaxuri[2] (Hazparne, 1782ko urtarrilaren 7a - Rochefort, 1821eko abenduaren 19a) baserritar eta bertsolari lapurtarra izan zen, Galerianoa edo Le poète galérien ezizenekin ere ezaguna dena.
Eduki-taula |
Bizitza[aldatu]
Hazparneko Elizaberri auzoko Plumaienea (edo Plumagainea) baserrian jaio zen, Guillaume Larralde eta Marie Ithurbide gurasoak zituen, sortzez aita Bordaxurikoa eta ama Plumaienekoa bertakoa zirelarik. Lanbidez zapatagintzan aritu zen.
Ama hil zenean, Martinek aitari eskatu zion baserriaren bere zatia, baina auzi honek eztabaida eta haserrera eraman eta bien arteko harremana gaiztotu zuen. Horrelako batean aitak tiro bat jaso zuen lanean larrean zegoenean, eta jendarmeek Martin atxilotu eta Baionara eraman zuten. Aitaren hilketa dela-eta Pauen auziperatu, errudun hartu eta Rocheforteko kartzelan sartu zuten, sei urte geroago bertan hil zelarik.
Bertsoak[aldatu]
Martinek galeretan zegoelarik 11 edo 12 bertso idatzi zituen, gehienak garratz tonuan eginda eta haren egoerari buruzkoak zirela, "Mila zortziehun eta hamaborzgarrena" lekuko:
"Ene aita da gizon kontsideratua,
Semea galeretan du segurtatua;
Nonahi otoitzean belaunikatua,
Saindu iduri debru madarikatua!"
(...)
"Hok eman izan ditut ez xangrinatzeko,
Ahaidek, adixkidek, kuraie hartzeko;
Eta partikulazki, aita, zuretako,
Kantuok aditzean, semeaz oroitzeko."
Berari buruz[aldatu]
Bordaxuriren inguruan nolabaiteko mitoa sortu zen, eta arestian aipatutako bertsoa Pantxoa eta Peio lapurtarrek abesti bihurtu zuten, "Galerianoaren kantua", esate baterako. Halaber, XX. mendean Piarres Lartzabal idazle lapurtarrak "Bordaxuri" izeneko antzezlana egin zuen, eta Joseba Sarrionandia poeta bizkaitarrak berari eskaini zion "Martin Larralde" olerki ezaguna ("Hnuy illa nyha majah yahoo"), urte batzuk geroago Ruper Ordorika abeslari gipuzkoarrak musikatu zuena ("Dabilen harria"):
"Larre berdeak, etxe zuri teila gorriak
jendarme auto bat
bidean bildots artean pasatzen"
(...)
"Martin Larralde honelako egun batez hil zen
galeretan,
begiak zabalik etzanda, agian zerua
itsaso zikin bat dela esanez."
Beste argitalpen batzuk[aldatu]
- Jean Haritxelhar: M. Larralde "Bordaxuri" le poète galérien, 1962.
- Bertsolari aldizkariaren 81. eta 83. zenbakietan (2011koak) Adurrek egindako Martin Larralderi buruzko komikia plazaratu zen.
Bordaxuri ala Katxo?[aldatu]
Zenbait ikerketaren arabera Galerianoaren kantua ez zuen Larraldek idatzi, Manez Etxeto Katxo bertsolari herrikideak baino; Piarres Xarritonen arabera, epaiketan argi geratu zen Bordaxurik ez zekiela idazten[3].
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 27. or.
- ↑ Ez konfunditu ezizen bera zuen Beñat Larralde bere osabarekin.
- ↑ Bertsulari?, Plumaieneko galerianoaren auzia webgunean.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Martin Larralde literaturaren zubitegian
- (Euskaraz) "Martin Larralde" abestiaz Aho bete kanta webgunean
- (Euskaraz)(Frantsesez) Bordaxuriren epaiketa
- (Euskaraz) "Mila zortziehun ta hamabortzgarrena" poema on-line
- (Euskaraz) "Andereño bat ikusi nuen igane goizño batez" poema on-line
- (Euskaraz) Bordaxuri Hazparneko karrikei buruzko webgunean.