Max Brod
Max Brod (Praga, Austria-Hungariako Inperioa —gaur egun Txekia—, 1884 - Tel Aviv, Israel, 1968) alemanezko idazlea eta filosofoa izan zen.
Bizitza [aldatu]
Pragan (garai hartan Austria-Hungariako Inperioko hiria; gaur egun Txekiako hiriburua) bizi izan zen 1939 arte. Gertakizunek hartara beharturik, Praga utzi eta Israela joan zen bizitzera 1939an.
Zuzenbide-karrera egin zuen literaturari lotu aurretik. Werfel, Rilke, Kafka eta Brod «Pragako eskola» deitu izan den joerakoak dira. Brod bera idazle gisa baino gehiago ezagutzen da Kafkaren argitaratzaile eta haren interpretatzaile bezala. Izen handia eman zion 1906an argitaratu zuen Tod dem Totem (Hilen heriotza), kontakizun neoerromantikoak. 1913an Arcadia aldizkaria argitaratzen hasi zen, eta hark eman zion aukera bere iritziak argi emateko: ikuspegi politiko, sozial eta ekonomikoek idazteko gaia aukeratzean garrantzia handia dutela, eta idazteak berak ere eragin osasungarria duela. Der meister (Maisua), eta beste hainbat liburu ere idatzi zuen. Baina Kafkari buruz egindako lanak, (Franz Kafka, eine Biographie), eta hura ezagutzera emateko egin zuen lanak egin du ospetsu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.