Mediterranear dieta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mediterranear dietako zenbait jaki.

Mediterranear dieta izango da gaur egun segurik, erresuma industrializatuetan dieta kontzeptu zabalduena. Dieta mota hori oso ezaguna den arren, haren osagaiak ez daude zehazki definituta. 1960ko hamarkadan erresuma horietan jan ohi zena hartzen da, funtsean, halakotzat: a) aleak, fruituak, barazkiak, fruitu lehorrak eta lekaleak ausarki jaten dira; b) oliba olioa dute koipe iturri nagusitzat; c) arraina, oilaskoa, esnea eta esnekiak tamainan hartzen dira; d) haragi eta haragikien kontsumoa txikia da; e) jarduera fisiko handia eta g) egunero ardo beltza neurriz.

Ikerketa basiko, kliniko eta epidemiologiko askok frogatu dute gaitz kardiobaskularretan duten babes eragina. Bestalde, kardiopatia koronarioa duten gaixoen prebentzio sekundarioan egin diren azterketek mediterranear dietaren eraginkortasuna erakutsi dute.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mediterranear dieta