Ismail Paxa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ismail Paxa

Ismail Paxa (arabieraz: إسماعيل باشا‎ Ismā‘īl Bāshā, turkieraz: İsmail Paşa; Kairo, 1830eko abenduaren 31a - Istanbul, 1895eko martxoaren 2a) Egiptoko kedive izan zen. 1861ean gudarostea Sudanera bidali zuen, iraultza indargabetzeko. Egiptoren modernizazioa bultzatu zuen: irakaskuntza antolatu, azukrearen industria garatu, eta beste. 1869an Suezko kanala inauguratu zuen. Gastu handiak izan ziren, ordea, eta atzerriko zorra handitu egin zen. Zorrak ordaintzeko Suezko kanalean zituen akzioak Ingalaterrari saldu behar izan zizkion. 1876an Europako gobernuek Egiptoko finantzak kontrolatzeko batzar bat sortu zuten. Garai horretan hasi zen pizten Egiptoko nazionalismoa. Giro horrek eragin zuen Arabi Paxaren matxinada. Atzerriko herrialdeek hartara bultzaturik, sultanak Ismail kargutik kendu eta haren seme Tawfiq jarri zuen haren lekuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ismail Paxa Aldatu lotura Wikidatan