Meroveo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Meroveo
Meroveo

448 – 457
Aurrekoa Klodeon
Ondorengoa Txilderik I.a

Jaiotza 411 urtea inguruan
Heriotza 457
Tournai
(gaur egun Belgika)
Ezkontidea Basina Turingiakoa

Meroveo (411 inguruan - 457) frankoen erregea izan zen, Meronvingiar leinuaren aitzindaria ere bai, berak izena eman baitzion. Bere erregealdia 448 urtetik 457 urtera luzatu zen.

Kondaira baten arabera bere aitza zen Klodion "Kalpartsua" eta itsas munstro baten elkartzetik jaio omen zen, hortaz Frantziako tronuaren oinordekotzaren jatorria beti ere itsasoan legoke.

Frantziako hirugarren erregea izan zen, printze honen jaiotza arazo bat da. Batzuek diotenez, Klodionen semea zen. Beste batzuen ustez soilik bere familiakoa zen. Dena dela, izen hau zeraman printze batek frankoen errege izan zela ziurtatuta dago, baita Klodionen seme batekin erregetzarako lehia izan zuela. Historialari gehienez ustez Meroveo Katalauniako guduan (Châlon-en-Champagne) erromatarren alde borrokatu zen, bertan Flavio Aezio erromatarrak Atila hunoa garaitu zuen.

Printze hau hamar urtez erregetzan egon ondoren hil zen. Historiak ez du zenbat seme-alaba izan zituen edota erreginaren izenik aipatzen, azken hau bere ondorengoa izan zen Txilderik I.aren ama litzateke.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meroveo Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Klodion
Frankoen errege
Merovingiar leinua

448457
Ondorengoa
Txilderik I.a