Midnight in Paris

Wikipedia, Entziklopedia askea

Midnight in Paris (euskaraz Gauerdia Parisen) 2011ko Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorearen komedia filma bat da. Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.

Sariak

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria eta Gidoi Onenaren Urrezko Globo Saria irabazi zituen.

Ekoizpena

Filma 2010eko uztailean filmatu zen, bertan Paris hiriko leku nabarmen asko agertzen dira, esate baterako, Auzo Latinoa, Parisko Notre-Dame katedrala, Moulin Rouge, Versaillesko jauregia, Rodin museoa eta Eliseo Zelaien hiribidea.

Argumentua

Filma Paris hirian girotua dago, lan bidaia batean etorri berri den familia bat eta hiri honetan oporraldiak iragan eta filma honetako protagonistak diren Gil Pender (Owen Wilson), Hollywoodeko gidoigile desilusionatua eta bere neskalaguna den Inez-ek (Rachel McAdams) osatutako bikoteak bizitako gorabaherak azaltzen ditu. Pertsona talde honek hirian bizitako bizipen edo esperientzia ezberdinek heuren bizitza aldatuko die.

Aktoreak

Kanpo loturak