Mie (prefetura)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mie prefetura
三重県

bandera
Bandera
Estatua JaponiaJaponia
Hiriburua Tsu
Eskualdea Kansai
Map of Japan with highlight on 24 Mie prefecture.svg
Azalera
5.777,19 km²
Biztanleria
Dentsitatea
1.866.963 (2005)
1.873,10 bizt/km²
Uhartea Honshu

Mie prefetura (三重県 Mie-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Tsu da.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Meiji berrezarkuntza arte, Mie prefeturako lurraldea Ise, Shima, Iga eta Kii probintziek osatzen zuten.

1959an, Ise-wan tifoiak, Japoniako historian izan den handienak, jo zuen lurraldea. Uztak suntsitu, itsasotik babesteko hesiak txikitu, eta bide eta trenbideak hondatu zituen. Jende asko hil zen, edo zauritu, eta beste askok etxea galdu zuten.

Geografia [aldatu]

Mie prefeturak Kii penintsularen ekialdea osatzen du, eta Aichi, Gifu, Shiga, Kyoto, Nara eta Wakayama prefeturek inguratua dago.

Mie prefeturako mapa

Prefetura 107 km luze da iparraldetik hegoaldera, eta 80 km luze ekialdetik mendebaldera. Bost gune geografiko ditu. Ipar-mendebaldean Suzuka mendiak daude; Ise badiaren kostan, Ise lautada dago, eta bertan bizi dira prefeturako biztanle gehienak. Ise lautadatik hegoaldera Shima penintsula dago. Mendebaldeko erdialdean Nara inguratuz, Iga arroa dago, eta Mieko erdialdetik hegoaldeko mugaraino Nunobiki mendi-eskualdea dago.

1.094,9 km-ko kostaldea du, eta lurraldearen % 64,8 basoak estalita dago. Lurraldearen % 35 natura-parke gisa babestuta dago, hala nola Ise-Shima and Yoshino-Kumano parke nazionalak.


Hiriak [aldatu]

Herriak [aldatu]

Tōin
Kihoku
Kisosaki
Asahi
Kawagoe
Komono
Kihō
Mihama
Meiwa
Ōdai
Taki
Minamiise
Taiki
Tamaki
Watarai

Kanpo loturak [aldatu]