Nara (prefetura)
|
Nara prefetura |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Nara | ||
| Eskualdea | Kansai | ||
| Azalera |
3.691,09 km² | ||
| Biztanleria Dentsitatea |
1.421.310 (2005) 380,29 bizt/km² |
||
| Uhartea | Honshu | ||
Nara prefetura (奈良県 Nara-ken) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Nara hiria da.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Gaur egungo Nara prefetura 1887an sortu zen, Osaka prefeturatik askatzean. Antzina, Nara prefetura Yamato probintzia izan zen.
Geografia [aldatu]
Nara prefetura Kansai eskualdearen parte da, eta Kii penintsularen erdialdean dago, Honshu uhartearen mendebalde ertainean. Ez dauka kostarik. Mugakideak prefetura hauek dira: mendebaldean, Wakayama eta Osaka; iparraldean, Kyoto; eta ekialdean, Mie. Prefetura 78,5 km luze da ekialdetik mendebaldera, eta 103,6 km iparraldetik hegoaldera.
Lurraldearen parterik handiena mendiz eta basoz osatuta dago: Ikoma mendiak ipar-mendebaldean; Kasagi mendiak ekialderago; Kii mendiak daude hegoaldean, eta, haien erdian, Ōmine mendikatea dago, prefeturako mendirik altuena duena: Hakkyō mendia (1.915 m); ekialdean, Daikō mendikatea dago (1.695 m Ōdaigahara mendian). Kii mendien ingurua gizateriaren ondare izendatua du Unescok.
Lurraldearen % 17 natura-parke gisa babestuta dago. Bertan dago Yoshino-Kumano parke nazionala, besteak beste.
Hiriak [aldatu]
|
Herriak barrutika sailkatuta [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||