Minangkabauera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Minangkabauera
Baso Minangkabau
Non mintzatzen den: Indonesia eta Malaysia 
Eskualdea: Mendebaldeko Sumatra, Riau (Indonesia), Negeri Sembilan (Malaysia)
Hiztunak: 6 milioi
Hizkuntza familia: Austronesiarra
 Malaiar-polinesiarra
  Malaiera
   Para-malaiera
    Minangkabauera
     Minangkabauera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Indonesia
Erakunde araugilea:
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: gehitzeko
ISO 639-3:

 

Minangkabauera (Baso Minangkabau, indonesieraz Bahasa Minangkabau) hizkuntza austronesiar bat da, Mendebaldeko Sumatra probintziako minangkabau herriak hitz egiten duena. Egun, migrazioen ondorioz, Sumatrako Riau eskualdean eta Indonesiako beste hiri askotan ere, Jakarta hiriburua barne, hitz egiten da, baita Malasiako Negeri Sembilan eskualdean ere.

Minangkabauera eta malaiera hizkuntzen artean berdintasun handiak daude eta horregatik nolabaiteko eztabaida dago bien arteko harremanetaz. Hizkuntzalari batzuk malaieraren aldaera bat bezala hartzen dute minangkabauera, beste batzuk, ordea, berezko hizkuntzatzat jotzen dute azken hau. Dena dela, biek hitz berdintsu asko izan arren, ahozkatze desberdinak eta gramatika-desberdintasun batzuk direla kausa, ulertezinak dira elkarren artean hizkuntza bakoitzaren hiztunentzat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minangkabauera Asiako kostaldean eta irletan hitz egiten ziren hizkuntza austronesiarren taldekoa da, malaiera-polinesieraren adarreko malaiera familiakoa.

Herri haiek k.a. 500 urtean Sumatrara iritsi ziren. Jawi alfabeto arabiar-malaiarra erabili zen mendeetan zehar idazteko. XIX. mendean, berriz, alfabeto latinoa ezarri zen eta gaur egun horixe da erabiltzen dena.

1928an indonesiar gazte intelektualen batzarrak "herri bat, aberri bat, hizkuntza bat" printzipioa onartu eta ezarri zuen. Horrela indonesiera hizkuntza ofizial bakarra izendatua izan zen eta minangkabauera bigarren mailan geratu zen.

Hizkuntzaren ortografia arautu ofiziala 1976an argitaratu zen. Lingua franca bezala ere erabili izan da Ipar Sumatra probintziako kostalde osoan, baita Aceheko leku batzuetan ere. Alde horretan "Aneu Jamee" esaten diote.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minangkabauerak aldaera asko ditu, batzuk oso desberdinak elkarren artean. Horietatik lau handi bereizten dira: tanah datar, limapuluh kota, agan eta pasir. Eguneroko harremanetan lurralde desberdinetako minangkabautarren artean padang aldaera, Padang hirian egiten dena (Baso Padang edo Baso Urang Awak "gure (jendearen) mintzaira"), da gehien erabiltzen dena, era estandarra balitz bezala. Literatura garapenerako ere besteei gailendu zaie eta nagusi bihurtu da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alfabeto latinoaz idazten da.
  • SAO (SVO) hizkuntza
  • Ez du generorik bereizten.
  • Numeroa hitzaren biderketarekin adieraz daiteke.
  • Artikuluaren forma bat du izen propioentzat.
  • Aditzek aspektua (perfektua/inperfektua), denbora (iragana/oraina/geroa), eta modua (indikatiboa, ahalera, beharrera eta nahiakera) bereizten ditu.
  • Erroari atzizkiak, aurrizkiak eta tartizkiak gehitzen dizkiote
  • Esaldien hitz ordena alda daiteke, baina, gainerakoen hurrenkera lehenengo elementuaren aukeraketak emango du.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minangkabauera --- Indonesiera --- Euskara

  • Muluik --- Mulut --- Aho
  • Paruik --- Perut --- Urdail
  • Abuak, rambuik --- Rambut --- Ile
  • Kapalo --- Kepala --- Buru
  • Daguak --- Dagu --- Kokots
  • Jangguik --- Janggut --- Bizar
  • Pusek --- Pusar --- Zilbor
  • Talingo --- Telinga --- Belarri
  • Pangka Lagan --- Lengan atas --- Beso
  • Lihia --- Leher --- Lepo
  • Pungguang --- Punggung --- Bizkar


Baso Minangkabau: Sarang kayu di rimbo tak samo tinggi, kok kunun manusia (adierazpena)
Indonesieraz: Pohon di rimba tidak sama tinggi, apalagi manusia
English: The trees in the jungle are not (all) of the same height, let alone the people.
Euskaraz: Ohianeko zuhaitzak ez dira (guztiak) garaiera berekoak, utzi pakean jendea.
Baso Minangkabau: Co a kongcek baranang co itu inyo (adierazpena)
Indonesian: Dia berenang seperti katak
English: He swims like a frog. (doing something without having a goal)
Euskaraz: Hark igeri batek bezala egiten du igerian (Zerbait egin helbururik izan gabe).
Baso Minangkabau: Indak buliah mambuang sarok disiko!
Indonesian: Tidak boleh membuang sampah di sini!
English: It is not allowed to dump rubbish here!
Euskaraz: Galerazita dago zarama hemen uztea!