Filipinetako itsasoa
Wikipedia(e)tik
Filipinetako Itsasoa Ozeano Barearen mendebaldeko aldea da. Mendebaldean Filipinak eta Taiwan ditu, iparraldean Japonia, ekialdean Marianak eta hegoaldean Palau.
Itsas honetan, munduko punturik baxuena den Mariana Fosa dago. Bere sakonera maximoa 10.923 metrokoa da.
1944n, Bigarren Mundu Gerran zehar, Estatu Batuak eta Japoniaren arteko itsas-batailaren antzezlekua zen, Filipinetako Itsasoaren Bataila.