Moriones
Moriones | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko aireko ikuspegia, 2021. urtekoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Zangozerria |
Udalerria | Ezporogi |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Moriones |
Posta kodea | 31492 |
Herritarra | morionesar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°35′33″N 1°25′54″W / 42.5925°N 1.4317°W |
Garaiera | 527 metro |
Distantzia | 50,0 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 6 (2022) |
Moriones[1][a] Bizkaia ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean. Ezporogi udalerrian da.
2022 urtean 6 biztanle zituen.
Bizkaia ibarreko ibarburua da. Bertako biztanleak morionesarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moriones beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Moriones
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Moriones (1257)
- Muriones (1366)
- Moriones (1534)
- Moriones (1650)
- Muriones (1713)
- Moriones (1829)
- Moriones (1990)
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikel Belaskoren ustez, bere esanahia ezezaguna da. Itxura erromantze duen izena da, baina ez dirudi arabiarren presentziarekin zerikusirik duenik. Patxi Salaberrik Masuk emandako azalpenak bildu ditu. Nahiko sinesgaitzak dirudite eta asturleonesezko ahotsekin lotzen dute herriaren izena, hala nola, morrión (Salamanca) edo morrón (Asturies), "harrizko edo mendiko muturra".
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Morionesko armarria Ezporogiko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago. | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moriones Bizkaia ibarran dago, Ezporogi udal-barrutian, Oibar ibarrean, Zangozerria eskualdean, Nafarroa Garaia herrialdearen ekialdean.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezporogiko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.
Ezporogiko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.
Estazio meteorologikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezporogin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Oibar pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 23.0 | 28.0 | 29.0 | 36.0 | 39.0 | 41.0 | 41.0 | 40.0 | 31.0 | 25.0 | 19.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.8 | 11.1 | 14.7 | 16.2 | 20.9 | 26.1 | 29.7 | 29.5 | 25.2 | 19.4 | 12.9 | 9.4 | 18.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.7 | 9.7 | 11.2 | 15.3 | 19.6 | 22.5 | 22.5 | 19.0 | 14.4 | 9.1 | 6.0 | 13.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 2.3 | 4.6 | 6.2 | 9.7 | 13.1 | 15.3 | 15.6 | 12.8 | 9.5 | 5.3 | 2.5 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -11.0 | -8.0 | -10.0 | -2.0 | 1.0 | 5.0 | 7.0 | 6.0 | 4.0 | -1.0 | -7.0 | -10.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 50.1 | 48.6 | 47.1 | 73.6 | 57.9 | 47.4 | 28.9 | 30.7 | 57.2 | 77.2 | 57.3 | 68.12 | 654.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 44.0 | 43.4 | 47.5 | 54.0 | 56.0 | 88.5 | 31.0 | 68.0 | 75.5 | 66.5 | 43.1 | 58.0 | 88.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8.4 | 7.7 | 6.5 | 10.1 | 8.6 | 5.6 | 4.1 | 3.7 | 5.4 | 8.6 | 9.6 | 9.6 | 87.7 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.8 | 0.9 | 0.7 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.8 | 3.5 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1268ko Rediezmoaren Liburuan agertzen da. XIV. mendetik aurrera, behintzat, bizilagun guztiak kapareak ziren. Bere historia nagusia Bizkaia ibarrarena da, unitate administratibo hau egon zen bitartean izan baitzen. 1835-1845eko udal-berrikuntzekin, Moriones Izkorekin udalerri izatera pasa zen, baina ondoren Ezporogi udal-barrutian sartu zen. Erreforma horiek egin arte, herriko errejidoreek gobernatzen zuten, herrikoen artean aukeratzen zirenak, eta ibarreko diputatuak. Horiek egin ondoren, administrazio-araubide erkidearen mende geratu zen. 1847an eskola bat zuen, seiehun errealez hornitua; parrokiako abadea herritarrek aurkezten zuten.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022 urteko erroldaren arabera 6 biztanle zituen Morionesek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
10 | 10 | 10 | 10 | 12 | 12 | 8 | 8 | 9 | 7 | 8 | 8 | 7 | 6 | 6 | 8 | 8 | 8 | 6 | 6 | 6 |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezporogi atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Ezporogi ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ezporogi eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %16,70k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 16,13k eta 2018n % 6,70k.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Moriones - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Oibarreko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Moriones» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.