Euskararen Foru Legea
Euskararen Foru Legea (gaztelaniaz Ley Foral del Vascuence) Nafarroako Parlamentuak hizkuntzaren estatusaren inguruan 1986an onartutako legea da, zonaldeka ofizialtasuna sailkatzen duena eta horren arabera hezkuntza arloan eta administrazioan haren presentzia edo ausentzia ezartzen duena.
Legea aurrera atera zuten urte hartako abenduan aldeko 29 botoekin (tartean PSN, EA eta UPNren parlamentari batzuk), aurkako 3 eta 11 abstentzio (tartean HBko sei parlamentariak) egon zirelarik.
Eduki-taula |
[aldatu] Helburuak
Lege honen arabera, Euskara koofiziala da Nafarroako “eremu euskaldunean”. Era berean, Nafarroako berezko hizkuntzatzat euskara nahiz gaztelania hartzen ditu 2. artikuluan. Euskararen erabilera zehazten eta mugatzen du. Helburu bezala, honakoak aitortzen ditu 1. artikuluan:
- Herritarrek euskara erabili eta erabiltzeko eskubidea babestu eta eraginkor bihurtzeko tresnak zehaztu.
- Euskararen berreskurapena eta garapena babestu, bere erabilera sustatzeko bideak ezarriz.
- Euskararen erabilera eta irakaskuntza bermatzea, borondatezkotasun, mailakatze eta begirune irizpideak jarraituz, betiere errealitate soziolinguistikoaren arabera.
Legearen I eta II tituluek egiten duten erregulazioa Nafarroako zonaldekako banaketaren araberakoa da. Zonaldearen arabera, herritarrek eskubide ezberdinak dituzte. Eremu euskaldunean euskara koofiziala da eta estatus zabala aitortzen zaio erabilera nahiz irakaskuntzan; eremu mistoan, berriz, euskara ez da ofiziala baina nolabaiteko babes eta sustapenaz gozatzen du. Sustapen neurririk ez da aurreikusten eremu ez euskaldunean.
Nafarroako euskalkiak babes berezia izan behar dute (1. artikulua). Legeak ez ditu euskalkiak zehazten, baina ikerketa ezberdinen arabera, Nafarroan gaur egun hegoaldeko eta iparraldeko Goi-nafarrera erabiltzen dira. Honez gain Gipuzkera, Lapurtera, hegoaldeko Behe-nafarrera eta iparraldeko Behe-Nafarrera ere erabiltzen dira eremu txikiagotan.
Kontsultarako erakunde ofizial bezala Euskaltzaindia ezartzen du 3. artikuluak.
[aldatu] Irakaskuntza
Legeak Nafarroako gobernuari euskarazko ikasketa plangintzak nola aplikatuko diren erabakitzeko ahalmena ematen dio. Era berean, Nafarroako gobernua, irakaslegoa euskarazko irakaskuntzarako gaitua izan dadin “behar diren ekintzak” aurrera eramango dituela dio 1986ko Legeak.
Eremu euskaldunean, hezkuntza maila ez unibertsitarioan 2 hizkuntzen irakaskuntza derrigorrezkoa da, oinarrizko eskolatzearen bukaeran 2 hizkuntzetan gaitasun maila nahikoa frogatu dezaten. Hala ere, eremu horretan ohiko ez den bizilekua dutela justifikatzen dutenek, euskararen irakaskuntzatik salbuetsiak izan daitezke.
Eremu mistoan: eskatzen duten ikastetxeetan sartuko da euskara irakaskuntzan. Eremu ez euskaldunean: eskariaren arabera, botere publikoek euskara bultzatuko dute eta hala behar izanez gero partzialki finantzatuko dutela adierazten du legeak.
[aldatu] Komunikazio sozialak
Euskararen presentzia egokia bultzatuko du komunikabide sozial publiko eta pribatuetan, hala nola Nafarroak kudeatzean dituenetan eta bestelako azalpen kultural eta artistikoetan.
[aldatu] Legearen garapena
70/1994 Foru Dekretua Lanpostu publikoetan euskararen balorazioa arautzen zuen. Derrigortasun eta meritu noiz, non eta nola izango zen zehazten zuen, eremu euskaldun nahiz mistoan.
135/1994 Foru Dekretua Zirkuitu elebidunak, irudi instituzionala eta lanpostuen derrigortasun eta balorazioa arautzen zuen.
372/2000 Auzitegi Gorenak baliogabetu zuen.
139/2001 Nafarroako Osasun Zerbitzuari eragiten dio, non euskara jakitearen derrigortasuna desagerrarazi zuen osasun arloko edozein postutan, baita eremu euskaldunerako ere.
[aldatu] Zonalde euskalduna
1986an Euskararen Foru Legea onartu zenean zonalde euskalduna honako udalerri hauek osatu zuten:
Abaurregaina, Abaurrepea, Altsasu, Anue, Araitz, Arantza, Arano, Arakil, Arbizu, Areso, Aria, Aribe, Arruazu, Auritz, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Bera, Bertizarana, Betelu, Donamaria, Doneztebe, Etxalar, Etxarri Aranatz, Elgorriaga, Eratsun, Ergoiena, Erroibar, Esteribar, Ezkurra, Garaioa, Garralda, Goizueta, Hiriberri (Aezkoa), Igantzi, Imotz, Irañeta, Ituren, Iturmendi, Labaien, Lakuntza, Lantz, Larraun, Leitza, Lesaka, Luzaide, Oitz, Olazagutia, Orbaitzeta, Orbara, Orreaga, Saldias, Sunbilla, Ultzama, Urdazubi, Urdiain, Urrotz, Uharte Arakil, Ziordia, Zubieta eta Zugarramurdi.[1]
Ondoren zonalde euskaldunari beste bi udalerri gehitu zitzaizkion: Lekunberri eta Irurtzun.
Honela bada, 2010eko otsailaren 3an zonalde euskaldunean denera 63 udalerri zeuden, hauetan denera 2009. urtean 58.932 biztanle bizi ziren, Nafarroa osoko biztanleriaren %9,35a.[2]
[aldatu] Zonalde mistoa
1986an Euskararen Foru Legea onartu zen unean zonalde mistoa udalerri hauek osatu zuten:
- Abartzuza, Antsoain, Agoitz, Artzibar, Atarrabia, Atetz, Barañain, Bidangoze, Bidaurreta, Burgi, Burlata, Bidaurreta, Deierri, Eguesibar, Erronkari, Etxarri, Etxauri, Ezkabarte, Ezkaroze, Espartza, Garde, Gares, Gesalatz, Goñerri, Gorza, Iruñea, Itza, Itzaltzu, Izaba, Jaitz, Jaurrieta, Lezaun, Lizarra, Lizoain, Odieta, Olaibar, Ollo, Oltza, Orotz-Betelu, Otsagabia, Sartze, Txulapain, Uharte, Urzainki, Uztarrotz, Zabaltza, Zizur Zendea, Zabaltza eta Ziritza udalerriak.[3]
Ondoren eremu mistoari udalerri hauek ere gehitu zitzaizkion: Berriobeiti, Berriozar, Orkoien eta Zizur Nagusia. 2010an Nafarroako Legebiltzarrak Aranguren, Belaskoain, Galar Zendea eta Noain Elortzibar udalerriak ere eremu mistoan sartzea onartu zuen.[4]
2010eko otsailaren 3an zonalde mistoan denera 343.585 biztanle bizi ziren, Nafarroa osoko biztanleriaren %54,49a, hots, Nafarroa osoko bost udalerrietatik bat eremu mistoan kokatzen da.[5]
[aldatu] Zonalde ez-euskalduna
Zonalde ez-euskalduna honako udalerri hauek osatzen dute:
Abaigar, Aberin, Ablitas, Adios, Aguilar Kodes, Allin, Allo, Ameskoabarrena, Antzin, Andosilla, Añorbe, Aranaratxe, Aras, Arellano, Arguedas, Armañanzas, Arronitz, Artaxoa, Artazu, Aiegi, Azagra, Azuelo, Barasoain, Barbarin, Bargota, Barillas, Beire, Berbintzana, Beriain, Biurrun-Olkotz, Buñuel, Cabanillas, Cabredo, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Deikaztelu, Desoio, El Busto, Eneritz, Elizagorria, Erriberri, Esa, Eslaba, Esprontzeda, Etaio, Eulate, Ezprogi, Faltzes, Fitero, Fontellas, Funes, Fustiñana, Galar, Galipentzu, Galoze, Garinoain, Gazteluberri, Genevilla, Girgillano, Ibargoiti, Iguzkitza, Irunberri, Izagaondoa, Kaseda, Lana, Lapoblación, Larraga, Larraona, Leatxe, Legarda, Legaria, Leotz, Lerga, Lerin, Liedena, Lodosa, Longida, Los Arcos, Lukin, Mañeru, Marañón, Martzilla, Mélida, Mendabia, Mendaza, Mendigorria, Metauten, Milagro, Mirafuentes, Miranda Arga, Monreal, Monteagudo, Morentin, Mués, Murchante, Murieta, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Muruzabal, Nabaskoze, Nazar, Obanos, Oibar, Oko, Olexoa, Oloritz, Orisoain, Oteiza, Peralta, Petilla de Aragón, Piedramillera, Pitillas, Pueio, Ribaforada, Romanzado, Sada, San Adrián, San Martin Unx, Sansol, Santacara, Sartaguda, Sesma, Sorlada, Tafalla, Tebas-Muru Artederreta, Tirapu, Torralba del Río, Torres del Río, Tutera, Tulebras, Ukar, Uxue, Untziti, Untzue, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Urrotz, Uterga, Valtierra, Viana, Villafranca, Villamayor de Monjardín, Villatuerta, Xabier, Zangoza, Zarrakaztelu, Zirauki eta Zuñiga.[6]
2010an otsailaren 3an Nafarroako Legebiltzarrak Aranguren, Belaskoain, Galar Zendea eta Noain Elortzibar udalerriak eremu ez-euskaldunetik atera eta eremu mistoan sartzea onartu zuen.[7]
Eremu ez-euskaldunean denera 157 udalerri daude, hots, Nafarroa osoko udalerri guztien erdia baino gehiago. Honela nada, eremu ez-euskaldunean denera 228.061 biztanle bizi dira, Nafarroa osoko biztanleriaren %36,17a.[8]
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala (Euskaraz)
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala (Euskaraz)
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala (Euskaraz)
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala (Euskaraz)
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala (Euskaraz)
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala (Euskaraz)
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala (Euskaraz)
- ↑ Nafarroako Aldizkari Ofiziala (Euskaraz)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)"Origen de la Ley del Vascuence de Navarra", Gregorio Monreal.
- (Euskaraz)"Inkesta Soziolonguistikoa. Nafarroako datuen azterketa" (Kontseilua, 2008).
- (Gaztelaniaz) Elegir estudiar euskera en libertad Noticias de Navarra egunkariko erreportaia.
- (Euskaraz) Elebitasunari eta herritarren hizkuntza eskubideen egoerari buruzko txostena, Nafarroako Arartekoaren bulegoak egina. Nafarroako Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala. 2010eko otsailaren 3a.