Marshall Plana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marshall Planaren laguntza jaso zuten herrialdeak.

Marshall Plana (ofizialki Europa Suspertzeko Programa) Bigarren Mundu Gerraren ondoren AEBek Europako herrialde aliatuen gainean (baita garaitutako Alemanian eta Italian ere) garatutako egitasmoa izan zen, zeinen helburua herrialde horien egoera ekonomikoa suspertzea eta haiengandik komunismoa uxatzea zen. Izena George Catlett Marshall AEBetako Estatu Idazkariarengandik datorkio. William L. Clayton eta George F. Kennan Estatu Saileko ofizialak nabarmendu ziren plana sortzerakoan.

Sobiet Batasunari eta honen aliatuei ere laguntza bera eskaini zitzeien, baldin eta aldaketa politiko zein ekonomiakoak burutzen baziren nahiz eta kanpoko hainbat kontrol onartzen bazuten. Sobiet Batasunak, halere, muzin egin zion proposamenari. Vyacheslav Molotovek dolarren inperialismotzat jo zuen.

Plana 1947ko uztailean jarri zen martxan. Lau urtetan, 13.000 miloi dolar eman ziren laguntza ekonomiko eta teknikorako, Europako Kooperazio Ekonomikoko Erakundean sartu ziren herrialdeak susper zitezen.

Plana amaitu orduko, parte hartu zuten herrialde guztiak, Alemania izan ezik, gerra aurreko ekonomia mailetara iritsiak ziren. Hurrengo bi hamarkadatan, Mendebaldeko Europako eskualde andanak ezagutu gabeko hazkunde ekonomikoa garatu zuten. Halaber, Marshall Plana Europako batasunerako bidean lehenengoetako mugarritzat hartu da, muga zeharkatzeko zenbait zerga ezabatu baitzituzten eta kontinente mailan ekonomia kontrolpean edukitzeko hainbat erakunde sortu baitziren.

Azken urteotan, historialariek planaren azken asmoak nahiz haren eraginkortasuna zalantzan jarri dituzte. Nazio Batuen Erakundeak, zeinek miloika errefuxiatuei lagundu zien, gerra ondoko suspertzean paper garrantzitsua jokatu zuela ere onartzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marshall Plana Aldatu lotura Wikidatan