Muros (Coruña)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Muros

 Galizia
Muros (Coruña)
Murosko portua.

Murosko armarria

Izen ofiziala Muros
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Galizia
La Coruña (ciudad).svg Coruña
Muros
Alkatea Domingos Dosil Cubelos (BNG) (2007)
Koordenatuak 42°46′28″N 9°03′28″W / 42.77444°N 9.05778°W / 42.77444; -9.05778Koordenatuak: 42°46′28″N 9°03′28″W / 42.77444°N 9.05778°W / 42.77444; -9.05778
Muros Galizia-n dago
Muros

Situacion Muros.PNG

Eremua 72,9 km2
Distantzia 120 km Coruñara
Postakodea 15293
Biztanleria 9.931 bizt (2008)
Dentsitatea 136,23 bizt/km²
Sorrera 1286
http://www.muros.es
Galiziar hiztunen kopurua % 99.02 (2001)

Muros Galiziako Coruña probintzian dagoen udalerria da. Murosko eskualdean kokatu eta bere hiriburua da. Murosko udalerria Muros eta Noiako itsasadarraren ipar ertzean kokatzen da, Rias Baixaseko iparraldeena dagoena da. Herriko biztanleriaren % 99.02ak galizieraz hitzegiteko gai omen da.

2007ko biztanleria: 9.931 biztanle INE-ren arabera (2006an 9.999, 2005an 9.995, 2004an 10.050, 2003an 10.095).

Bertako herritarrei galizieraz muradán (singularez), muradáns (gizonezkoei pluralez) eta muradás (emakumezkoei pluralez) deitu ohi zaie, euskaraz berriz murostar (singularrez) eta murostarrak (pluralez).

Eduki-taula

Klima [aldatu]

Muroseko klima berezko eremu ozeaniar hiperhezearena da, hegoalderantz begira baitago eta mugatzat dituen mendikateek haizeetatik babesten dute, honekin zenbait trazu klimatikoen goxotasuna zilegitzen du. Euriteen kontzentrazioa udazken-neguan eman ohi da eta udaldean beherakada nabarmena ematen da, hau dela eta, idortasun udatiarra edo euri eskasia dela aipatu izan ohi da, azken hau batez ere azpigeruza hareatsua ura gordetzeko duen zailtasunarekin lotuta dago.

Muros galiziar herri hizkeran [aldatu]

  • Os de Noia son borrachos,/ os de Muros aloqueiros,/ os de Fisterra son mouros,/ e os do Son sonche bucheiros.

Euskaraz: Noiakoak mozkorrak dira,/ Murosekoak katramilatsuak,/ Fisterrakoak mairuak,/ eta Sonekoak tripaundiak.

    • Aloque edo aloqueiro hitzek "aintzira" edo "katramila" esan nahi dute, edota beste modu batez "eragozpen", "zailtasun" edo "konpromezu".
    • Bucheiro hitzak "tripontzi" edo "sabel handi" esan nahi du; bucheiro-en arrantzalea, bertako arrain mota baten izena.

Parrokiak [aldatu]

  • Abelleira (Santo Estevo)
  • Esteiro (Santa Mariña)
  • Louro (Santiago)
  • Muros (San Pedro)
  • Serres (San Xoán)
  • Sestaio
  • Tal (Santiago)
  • Torea (San Xián)

Herriko seme gorenak [aldatu]

Herritar ezagunak [aldatu]

Hiri senidetuak [aldatu]

Irudiak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Muros (Coruña)