Samotrazia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Samotraziaren kokapena.

Samotrazia[1][2] (grezieraz: Σαμοθράκη, Samothraki) Greziako ipar-ekialdeko uhartea da. Egeo itsasoaren iparraldean dago, Hebroseko nomo edo departamenduan, Trazia eta Imroz uhartearen artean. 180 km2 ditu, eta 2.723 biztanle (2005). Hiri nagusia, Samotrazia, ipar-mendebaleko kostaldean dago. Uharte menditsua da (Fengari mendia, 1.600 m). Laborantza eta arrantza dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. VIII. mendean Samoseko kolonoak bertara heldu zirenean, Traziako Samos izena hartu zuen uharteak. Erdi Aroan bizantziarren, genoarren eta turkiarren mende egon zen.

Kamariotissa herria.

1863. urtean bertan aurkitu zuten Samotraziako Garaipena izenaz ezagutzen den marmolezko eskultura (K.a. III-II. m.). Emakume hegalduna irudikatzen du, eta K.a. IV. mendearen bukaeran Demetrio I.a Poliorcetesek Salaminan izan zuen garaipenaren omenez eginikoa bide da. Heleniar eskulturaren maisulanetako bat da aipaturiko eskultura (Louvreko museoan, gaur egun).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samotrazia Aldatu lotura Wikidatan