Nahuatl
Nahuatl | |
---|---|
Nawatlahtolli — nawatl — mexkatl | |
Nahuatl hizkuntzaren hedadura Mexikon. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mexiko, El Salvador, Ameriketako Estatu Batuak, Guatemala eta Nikaragua |
Hiztunak | 1.600.000 inguru |
Ofizialtasuna | Mexiko |
Eskualdea | Mexikoko estatua, Puebla, Guerrero, Hidalgo, Veracruz, Oaxaca, Durango, Morelos, Mexiko Hiria, Tlaxcala, San Luis Potosí, Michoacán, Jalisco, besteak beste. |
Araugilea | Instituto Nacional de Lenguas Indígenas |
Hizkuntza sailkapena | |
Uto-azteka hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua, hizkuntza eranskaria eta hizkuntza polisintetikoa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | nah |
Glottolog | azte1234 |
Wikipedia | nah |
IETF | nah |
Nahuatla[1] (jatorrizko izena: nāhuatlahtōlli, hau da, nāhua-tl "soinu garbia edo atsegina" gehi tlahtōl-li "hizkuntza") Mexikon hitz egiten den hizkuntza uto-azteka da. Azteka Inperioaren hizkuntza ofiziala izan zen XIII. mendetik, inperioa 1521eko abuztuaren 13an erori arte.
Jakite-maila eta dialektoak
Guerrero, Hidalgo, Oaxaca, Puela, Tlaxcala, Veracruz, San Luis Potosi, Michoacan, Mexikoko estatua, Morelos eta Durangon hitz egiten da. Horrez gain, Milpa Alta, Azcapotzalco, Xochimilco eta Mexiko Hiriko gune batzuetan ere hitz egiten da.
- Nahuatl klasikoa
- Erdialdeko nahuatla
- Istmoko nahuatla
- Pueblako iparraldeko nahuatla
- Pueblako hegoaldeko nahuatla
- Guerreroko nahuatla
- Huastecako nahuatla
- Durangoko nahuatla
- Mendebaldeko nahuatla
- Moreloseko nahuatla (Tetelcingo)
- Tlaxcalako nahuatla
- Pipil nahuatla
Erreferentziak
- ↑ Hizkuntza hau nahuatl izenarekin ageri da Zehazki, Elhuyar eta Harluxet hiztegietan. Zenbait testutan, hala ere, nahuatlera forma ageri da: Uranga et al. (2005): "Munduko hizkuntzen izenak euskaraz", Uztaro, 54, 29-59.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nahuatl |
- (Ingelesez) Ethnologueren txostena, nahuatlari buruzkoa
- (Ingelesez) Dialektoak (Ethnologue)
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |