Xochimilco
| Mexiko Hiriko hirigune historikoa eta Xochimilco1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Trajinerak ur gainean |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iv, v |
| Erreferentzia (ID) | 412 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
| Izen ematea | 1987 (XI. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Xochimilco Mexiko Hiriko 16 ordezkaritzetako bat da. Barruti federalaren hego-ekialdean dago eta 122km² luze-zabal da[1]. Ordezkaritzak (gaztelaniaz delegación) 404.458 biztanle ditu, 2005ko erroldaren arabera.
Xochimilcoren jatorria garai prehispanikoan dago. Mesoamerikar Aro Aurreklasikotik, bertako aintziraren ertzak eta uharteak jatorri ezezaguneko gizataldeen bizileku izan zen. Postklasiko hasieran, altépetl (udalerri azteka) garrantzitsua zen, mexikek bereganatu baitzuten. Espainiar Inperioaren eta Independentziaren lehen urteetan, Xoxhimilcoko lurrak Mexiko Hiriaren elikagai hornitzaile nagusi bihurtu zen.
Ordezkaritzak kontraste handiak ditu. Bere mugetan jatorrizko 14 herri aurkitzen dira: San Andrés Ahuayucan, San Francisco Tlalnepantla, San Gregorio Atlapulco, San Lorenzo Atemoaya, San Lucas Xochimanca, San Luis Tlaxialtemalco, San Mateo Xalpa, Santa Cecilia Tepetlapa, Santa Cruz Acalpixca, Santa Cruz Xochitepec, Santa María Nativitas, Santa María Tepepan, Santiago Tepalcatlalpan eta Santiago Tulyehualco, kultura tradizional eta oinordetza indigenaren bereizgarri ugari gordetzen dituztenak. Xochimilcoko iparraldea Mexiko Hiriaren hiriguneari guztiz atxikia dago eta bertan daude arlo ekonomikoan garrantzia duten industrialde eta zerbitzuguneak. Bestalde, hegoaldeko mendiak eta erdialdeko aintzira eremuak naturgune handia osatzen dute.
Xochimilcoren garrantzia chinampa delakoetatik datorkio. Hauek antzinako mesoamerikar nekazaritzako teknika dira, Mexikoko Haraneko zenbait gizataldek garatu eta elkarbanatua. Chinampak baratz lauki eta artifizialak dira, aintzira azaletan eta zingiretan barazkiak eta eta loreak hazteko sortuak. Texcoco eta Anáhuac aintzirak lehortu ostean, Xochimilco eta Tláhuac guneetan baino ez da geratzen chinampa sistema hau. Aintzira-sistema berezi hau gordetzeko asmoz, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1987an. Hala ere, izendapena galtzeko arriskuan izan da birritan, hiritze prozesuak chinampak andeatzen baititu.
Egun turismo gune erakargarria ere bada, mexikar ugari ubideetan nabigatzea joaten baitira txalupa zapal eta apainduetan (trajineras).
Eduki-taula |
Izena [aldatu]
Xochimilco nahuatlezko toponimoa da: xōchi(tl) ("lore"); mīl(li) ("landa lurra"); eta -co (lokatiboa). Horrela, esanahia "loreen landa lekua" edo "lore zelaia" izan daiteke[2]. Boturini Kodexan (Tira de la Peregrinación), Xochimilco glifoak gizatalde bat adierazten du, mexikarrekin batera Aztlan leku mitikotik irten zirenetako bat. Glifo honek landa lur bat eta lore bat adierazten du[3].
Gaztelaniaz [sotʃiˈmilko] ahoskatzen da, eta nahuatlez [ʃoːtʃiˈmiːɬko].
Irudiak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Musacchio, Humberto (2000), Diccionario enciclopédico del Distrito Federal, http://www.xochimilco.df.gob.mx/delegacion/index.html
- ↑ Montemayor, 2007.
- ↑ Boturini Kodexa (Tira de la Peregrinación), f. 3.
Kanpo loturak [aldatu]
| Gizateriaren Ondarea Mexikon | ||
|---|---|---|
|
Camino Real de Tierra Adentro • Casas Grandes arkeologia gunea • Kalifornia Golkoko uharte eta babesguneak • Sierra de San Francisco labar pinturak • El Vizcaíno biosfera erreserba • Frantziskotar misioak Sierra Gordan • Zacatecaseko hirigune historikoa • Querétaroko hirigune historikoa • Guanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak • San Miguel eta Jesús Nazareno de Atotonilco santutegia • Agave paisaia eta Tequila antzinako industrialdea • Moreliako hirigune historikoa • Hospicio Cabañas • Monarka tximeletaren biosfera erreserba • Popocatépetl magaleko monasterioak • El Tajín hiri prehispanikoa • Puebla hirigune historikoa • Tlacotalpan hirigune historikoa • Oaxacako hirigune historikoa eta Monte Albán arkeologia gunea • Palenque hiri prehispanikoa eta naturgunea • Xochicalco arkeologia gunea • UNAM unibertsitate campusa • Mexiko Hiriko hirigune historikoa eta Xochimilco • Luis Barragán etxea eta estudioa • Teotihuacan hiri prehispanikoa • Calakmul hiri maia • Campeche hiri historiko gotortua • Chichén Itzá hiri prehispanikoa • Sian Ka'an • Uxmal hiri prehispanikoa • Yagul eta Mitla leize aurrehistorikoak |
||