Natalia Nepriaieva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalia Nepriaieva

Bizitza
JaiotzaTver1995eko irailaren 6a (28 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakiraupen-eskiatzailea
EntrenatzaileaQ48894874 Itzuli
Jasotako sariak

Instagram: natali_nepryaeva Edit the value on Wikidata

Natalia Mikhailovna Nepriaieva (errusieraz: Наталья Михайловна Непряева,[1] Tver, 1995eko irailaren 6a) eskiatzaile errusiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan lau domina eskuratu ditu iraupen-eskiko proban.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko aurreneko titulua Munduko gazte mailako txapelketan irabazi zuen 5 km klasikoko proban eta 2015ean egin zuen debuta Errusiako eski selekzio nagusiarekin.

2018ko Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan 4 x 5 km errelebotan brontzezko domina eskuratu zuen. 2018-19 denboraldian aurreneko emakumezko errusiarra izan zen Eski Tourrean podiuma egiten[2] eta 2019ko Munduko Kopan sailkapen nagusian txapeldun ordea izan zen. Hurrengo urteko Munduko Kopan hirugarren egin zuen.

2022ko Pekingo Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, urrezkoa eta brontzezkoa taldekako probetan eta zilarrezkoa 15 km klasikoan.

2021-22 denboraldiko Eski Tourrean txapelduna izan zen, hori lortzen zuen aurreneko emakumezko errusiarra izan zen[3]. Denboraldi berean Munduko Kopan sailkapen nagusiko txapelduna zen 6 jardunaldiren faltan, baina Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz herrialderi aplikatu zaizkion zigorren erruz errusiar kirolariak kanporatuak izan dira txapelketa guztietatik[4].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina 4 x 5 km erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 4 x 5 km erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 15 km eskiatloia
2022 Pekin ( Txina) 3. postua, brontzezko domina Talde sprinta
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Seefeld ( Austria) 3. postua, brontzezko domina 15 km eskiatloia
2019 Seefeld ( Austria) 3. postua, brontzezko domina 4 x 5 km erreleboak
2021 Oberstdorf ( Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 5 km erreleboak
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik)
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Goms ( Suitza) 2. lekua, zilarrezko domina 15 km eskiatolia
2018 Goms ( Suitza) 3. postua, brontzezko domina Bakarkako sprinta
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2013 Liberec ( Txekia) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 3,33 km erreleboak
2014 Val di Fiemme ( Italia) 1. postua, urrezko domina 5 km klasikoa
2014 Val di Fiemme ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 3,33 km erreleboak
2015 Almaty ( Kazakhstan) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 3,33 km erreleboak
2015 Almaty ( Kazakhstan) 3. postua, brontzezko domina Bakarkako sprinta
2015 Almaty ( Kazakhstan) 3. postua, brontzezko domina 5 km klasikoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]