Tver

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tver

Tver
bandera

armarria

Izen ofiziala Тверь
Estatua ErrusiaErrusia
Oblast-a Tver
Koordenatuak 56°52′N 35°55′E / 56.867°N 35.917°E / 56.867; 35.917Koordenatuak: 56°52′N 35°55′E / 56.867°N 35.917°E / 56.867; 35.917
Tver Errusia-n dago
Tver
Eremua 152 km2
Garaiera 135 m
Biztanleria 403.726 bizt. (2010)
Dentsitatea 2.656,09 bizt./km²
Sorrera 1135
http://www.tver.ru/

Tver (errusieraz: Тверь) Errusiako hiri bat da, Tverreko oblasteko hiriburua. Volga eta Tvertsa ibaiek bat egiten duten inguruan dago Tver. Mosku eta San Petersburgo lotzen dituen errepidea Tvertik igarotzen da. Horrenbestez, garraio-gune garrantzitsua da, baita industriakoa ere. 2002. urtean 409.400 biztanle zeuden hirian.

Eduki-taula

Ekonomia [aldatu]

Industria-ekoizpen nagusiak: ehungintza, makineria, inprimatutako materiala eta trenbideetarako gaiak eta ekipamenduak.

Turismoak ere indarra dauka; besteak beste, Moskutik ibilbide turistikoak datoz hirira esklusa bidez lotutako ibaiak jarraituz.

Historia [aldatu]

Idatziz jasotako Tverko lehenengo agiria 1164. urtekoa da. Novgorod Errepublikako merkatarien bizilekua izan zen hasiera batean, baina XIII. menderako Errusiako leku aberatsenetarikoa zen Tverko Printzerria, biztanlez ere handienetarikoa, eta Moskurekin lehian egiteko prest zegoen Errusiako nagusitasuna eskuratzeko. Hala ere, XIV. mendeko lehen erdian Errusiako Ivan I.ak moskutarrekin eta mongolekin batera hirian sarraskia egin zuen, eta Tver hiriak indarra galdu zuen. Gainera, XIV. mendean Tverko printzeek euren artean izan zituzten borrokekin egoerak okerrera egin zuen, baina XV. menderako boterea berreskuratuta zuen: 1485. urtera arte estatu independentea izan zen Tver Printzerria, eta Tver hiria izan zen hiriburua. Urte horretan Moskuk bereganatu zuen, Ivan III.a Handiaren esanetara.

1763. urtean sute batek hiriaren zati handi bat suntsitu egin zuen, eta Katalina Handiaren eskutik hiria berreraiki egin zuten, estilo neoklasikoa nagusituz: Enperatrizaren Bidaietako Jauregia da eraikin ikusgarrienetarikoa, baita Jasokunde eliza ere. Bigarren Mundu Gerran hiria berriro suntsitu zuten, 1941. urtean aleman naziak hirian sartu zirenean.

1931-1990 urte bitartean hiriaren izena Kalinin izan zen, Mikhail Kalinin agintari sobietarraren omenez.

Klima [aldatu]

Tver-en klima kontinentala daukate: neguak luzeak eta nahikoa hotzak dira, eta udak laburrak eta leunak dira. Batezbeste, urtarrilean -8,2ºC-ko tenperatura izaten dute, eta uztailean 17,7ºC-koa.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Tver

Erreferentziak [aldatu]