Gizako nekropolia
| Menfis eta bere Nekropolia - Piramideen Eremua Gizatik Dahshurrera1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, iii, vi |
| Erreferentzia (ID) | 86 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Estatu arabiarrak |
| Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Gizako nekropolia Gizako ordokian dagoen piramide eta hilobi multzoa da, Giza hiriaren mendebaldean, Egiptoko hiriburu den Kairotik hogei kilometro ingurura.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Antzinako Egiptoko nekropoli honetan, Gizako Piramide Handia edo Keopsena, Kefrenen piramidea eta Mizerinoren piramidea eraiki ziren, alboko piramide txikiagoekin, hil tenpluekin, haraneko ontziralekudun tenplu eta prozesio galtzadekin batera, eta eguzki txalupa zeremonialak bertan uzteko hobiak zulatu ziren. Bertan, Gizako Esfinge Handia ere zizelkatu zen.
Errege monumentu hauekin loturik, mastaba ugari dago, faraoiak bere gortetarrei emanak, baita arbasoen gurtzarekin zerikusia duten beranduagoko garaietako monumentu batzuk ere.
Hiru piramide nagusietatik, bere erdigunea bakarrik kontserbatzen da, kareharrizko blokeez osatua, baina bere estaldurari dagokionez, kareharri landua edo granito arrosakoa, arrasto batzuk baino ez dira geratzen, bloke hauek, gertu dagoen Kairon eraikinak eraikitzeko erabili baitziren.
Kefrenen piramideak dirudi handiena, baina hori, ordokiko toki garaiago batean eraiki zelako da. Benetan, Keopsena da garaiena eta bolumen handienekoa. Keopsen piramidea, antzinatean, Mundu Zazpi Mirarietako bat zen, eta zazpi horietatik, zutik dirauen bakarra da.
Gizateriaren Ondare [aldatu]
1979an, Menfisek bere nekropoli eta piramide zelaiekin (Giza, Abusir, Saqqara eta Dahshur) eratzen zuen multzoa, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Menfis eta bere Nekropolia - Piramideen eremua Gizatik Dahshurrera izenarekin. Mota kulturalekoa bezala katalogatuta dago, i, iii eta vi irizpideekin eta 86 identifikazio zenbakiarekin.
Nekropoliko eraikinak [aldatu]
Gizako ordokiko nekropoliko eraikin nagusien zerrenda:
- Gizako Piramide Handia edo Keopsena
- Kefrenen piramidea
- Mizerinoren piramidea
- Kefrenen hil tenplua
- Keops eta Mizerinoren hil tenplua
- Keopsen alboko piramidea
- Kefrenen haraneko tenplua
- Mizerinoren haraneko tenplua
- Hetepheres erreginaren hilobiak
- Jentkaues erreginaren mastaba
- Mizerinoren erreginen piramideak
- Kefrenen gortetarren mastabak
- Gizako Esfinge Handia
- Esfingeko tenplua
- Hemonen mastaba
- Mendebaldeko mastabak
- Sarrera kontrola (gaur egungoa)
- Eguzki txalupen hobiak (Keopsen eguzki txalupa)
- Sarrera errepidea (gaur egungoa)
- Hipogeo hilobiak
- Artisauaren biltegiak
- Sarrera errepidea (gaur egungoa)
- Nazlet el-Samman
- Prozesio galtzadak
- Mizerinoren harrobia
- Hilerria (gaur egungoa)
- Hegoaldeko hipogeo hilobiak
- Perimetroko harresiak
- Mastabak eta hipogeo hilobiak
- Mendebaldeko mastaba hilerria
- Ekialdeko mastaba hilerria
Kanpo loturak [aldatu]
Koordenatuak: 29°58′34″N 31°07′58″E / 29.97611°N 31.13278°E
| Gizateriaren Ondarea Egipton | ||
|---|---|---|
|
Abu Mena • Islamiar Kairo • Menfis eta bere Nekropolia - Piramideen Eremua Gizatik Dahshurrera |
||